Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Industria eremuetako konexioetan aurrerapausoa

Industria eremuetako konexioetan aurrerapausoa

Eremua zurian aurkitzen diren enpresen %77k banda ultra azkarra izango dute Gipuzkoan

Aurkezpena
2016ko apirilean Euskadiko 2020rako Agenda Digital Berria onetsi ondoren, euskal erakundeek –Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak– jarduketa-plana prestatu zuten; plan horren bidez, Euskadin dauden enpresen konektibitatea hobetzearen aldeko apustu argia egiten da. Merkatu globalizatuan lan egiten duten eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko Interneterako sarbide ona behar duten enpresak.
 
Gaur, Estibaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordeak, Pilar García de Salazar Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren diputatuak, Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako diputatuak eta Gorka Estebez Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Sustatzeko eta Ekonomia Garatzeko zuzendariak ordezkatutako euskal erakundeek Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak dagoeneko onetsitako emaitzak aurkeztu dituzte.
 
Industria-eremuen % 45 (poligonoak izan edo bi-hiru enpresa dituzten eremuak izan) ”gune zuria” izenekoan dago; gune horietan ez dago belaunaldi berriko banda zabaleko sarerik, eta ziurrenik ez da garatuko etorkizun hurbilean (etorkizun hurbil hori 3 urteko aldia da). Enpresek Internet gero eta intentsiboago erabiltzeko egiten duten eskari handia kontuan hartuta, eta Agenda Digital Berrian adierazitako jarraibideen arabera, euskal erakundeek laguntza-programa bat abiarazi dute, 2.200.000€-an, eta horrek enpresa-arlo horietan banda zabal ultralasterreko sareak zabaltzea sustatzen du (gutxienez 100Mbps). Gobernu Kontseiluak onetsitako ebazpenean, honako esleipen hauek jaso dira:
 
  • EUSKALTEL: 216 enpresa-poligono batzen dituzten 52 lote.
  • TELEFONICA: 2 poligono barne hartzen dituen 1 lote.
  • NEUTRA (MASMOVIL-IBERCOM TALDEA): 9 lote 18 poligonotarako.
 
Operadoreek egin beharreko inbertsioa: 5,5 milioi euro.
 
Espero da ekintza horren bidez Euskadiko gune zuriko poligonoen % 49ren egoera konpontzea.
Euskal erakundeek gaur goizean elkarrekin egin duten aurkezpenean, Estibaliz Hernáezek, Teknologiako, Berrikuntzako eta Lehiakortasuneko sailburuordeak, azpimarratu du ekimen hau lehentasunezkoa dela, lurralde adimentsua eta kohesionatua lortzeko. Hernáezek nabarmendu du zer garrantzitsua den konektibitatea sustatzea, batetik, euskal ekonomia izaten ari den jauzi kualitatiborako, ekonomia digitalaren etorkizunari dagokionez, eta, bestetik, industriarako, Basque Industry 4.0 estrategiaren testuinguruan. 
 

GIPUZKOAN

  • 244 poligono jaso dira, helburu gisa, 2016ko Laguntzen Aginduan; horiek 66 lotetan taldekatu ziren.
  • Laguntzak esleitu zitzaizkien, 1.081.000 euroan, guztira, 142 poligono jasotzen dituzten 31 loteri (gune zurietako enpresen % 77 eta enpleguen % 70).
  • 2017ko Laguntzen Agindua: ekimena gaur egun Araban identifikatutako 110 poligono zuri ingurutan zentratuko da.
  

5881