Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Volver Azahara Domínguez diputatua Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin bildu da, Lurraldebuseko indarkeria matxisten aurkako protokoloaren kontrastearen prozesuari jarraipena emateko

Azahara Domínguez diputatua Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin bildu da, Lurraldebuseko indarkeria matxisten aurkako protokoloaren kontrastearen prozesuari jarraipena emateko

Noemí López Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariordeak ere parte hartu du bileran, zeinetan dokumentu hori arautuko duten gidalerro nagusiak azaltzeko balio izan duen. Protokolo hay tresna "integrala eta proaktiboa" izango da Gipuzkoako hiriarteko garraio publikoan indarkeria matxistak prebenitzeko eta horien aurka borrokatzeko.

2025/03/28
Azahara Domínguez diputatua Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin bildu da, Lurraldebuseko indarkeria matxisten...

Azahara Domínguez diputatua Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin bildu da, Lurraldebuseko indarkeria matxisten aurkako protokoloaren kontrastearen prozesuari jarraipena emateko


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin bildu da Gasteizen, Lurraldebuseko indarkeria matxisten aurkako lehen protokoloaren kontraste instituzionalaren faseari jarraipena emateko. Bilera horretan Noemí López Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariordeak ere parte hartu du, eta dokumentu hori arautuko duten gidalerro nagusiak azaltzeko balio izan du. Dokumentu hori tresna "integrala eta proaktiboa" izango da Gipuzkoako hiriarteko garraio publikoan indarkeria matxistak prebenitzeko eta horien aurka borrokatzeko. Protokoloa azken fasean dago eta aurten kaleratuko da.
Diputatuak protokoloa prestatzeko fase honetan egin duen azken topaketa instituzionala izan da, eta hainbat udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzak, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak, Ertzaintzak, udaltzaingoen ordezkariek eta hainbat erakunde sozialek eta herritarrek parte hartu dute, baita Lurraldebuseko erabiltzaile eta langileek ere. Azken horiek "funtsezko pieza" dira protokolo honetan, ez baitira gertatzen diren indarkeriazko egoerei berehalako erantzuna eman behar dietenak soilik, batzuetan eraso horien jomuga ere izaten baitira.
Azahara Domínguezek nabarmendu du Espainiako Gobernuak esperientzia handia duela indarkeria matxisten aurkako borrokan; izan ere, erakunde horrek onartu zuen genero indarkeriaren aurkako lehen legea 2005. urtean, eta, horregatik, "oso interesgarritzat" jo ditu protokoloari egindako ekarpenak.
"Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lehentasunezko gaia da, erakunde guztien konpromisoa izan beharko lukeena, eta garrantzitsua da elkarrekin eta koordinatuta lan egitea indarkeria matxistak desagerrarazteko, horiek baitira desberdintasun modu sendoenak", adierazi du Azahara Domínguez diputatuak, eta eskerrak eman dizkie kontraste-fase honetan parte hartzen ari diren pertsona guztiei erakutsitako prestutasunagatik eta dokumentuari egin dizkioten ekarpenengatik.
"Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik argi geneukan protokolo hau erakundeek ez ezik, eragile sozial eta politikoek, emakumeen etxeek, erakunde feministek eta herritarrek oro har elkarrekin egindako lanetik sortu behar zela", nabarmendu du foru arduradunak. 

Tresna integrala eta proaktiboa
Azahara Domínguezek gogorarazi duenez, protokolo honek tresna "integrala eta proaktiboa" izan nahi du, eta erabilgarria izan behar du "ez bakarrik prebentzioan eta sentsibilizazioan, baizik eta jarduteko tresnak eskaini behar ditu emakumeen aurkako indarkeria-egoerak gertatzen direnean". Gidariei "erantzun-esparru" bat eskainiko die ibilgailuetan gerta daitezkeen indarkeria matxistako kasuen aurrean, eta, horrela, "biktimek jasotzen duten lehen mailako arretari erantzun hobea eta azkarragoa ematen lagunduko du".
Horregatik, lantzen duen funtsezko alderdietako bat Lurraldebuseko langileen prestakuntza da, pertsona espezializatuen bidez. Prestakuntza horri esker, besteak beste, alderdi legalak eta operatiboak ezagutu ahal izango dituzte, bai eta egoera horiekiko sentsibilitatean sakondu ere. Horri esker, biktimei "berehalako" erantzuna eman ahal izango zaie, berriz biktimizatzeko egoerak gerta ez daitezen.
"Funtsezkoa da erakundeok emakumeak espazio seguru eta berdintasunezkoez hornitzeko lan egitea, eta garraio publikoak horietako bat izan behar du. Eskura ditugun baliabide guztiak jarriko ditugu gure erabiltzaileek eta langileek gure autobusak erabiltzean duten segurtasun-pertzepzioa areagotu dezaten eta, indarkeria matxistak gertatzen badira, ahalik eta erantzun azkar eta onena eman dadin. Gainera, prebentzioa eta sentsibilizazioa bezalako gai garrantzitsuak landuko ditugu kanpainen bidez", baieztatu du Azahara Dominguez diputatuak.
Bestalde, Marisol Garmendiak adierazi duenez, "erakundeen arteko lankidetza oinarrizkoa da edozein politikatan, eta are gehiago berdintasun-politiketan eta indarkeria matxistaren aurkako borrokan. Eremu guztietan emakumeentzako segurtasun- eta duintasun-espazioak bermatu behar ditugu, eta garraio publikoa da horietako bat, kontuan hartuta emakumeak garela autobus publikoen eta trenen erabiltzaile nagusiak. Horregatik da hain garrantzitsua Lurraldebuseko indarkeria matxisten aurkako protokoloa, Azahara Domínguezek gidatzen duen Mugikortasuneko departamentutik lantzen ari direna".
"Gazteak eta adinekoak emakume orok merezi duen errespetuan kontzientziatzea eta heztea, berdintasunaren, emakumeen ahalduntzearen eta indarkeria matxistaren aurkako benetako politikak sustatzea da Pedro Sánchez buru duen Espainiako Gobernuaren konpromiso irmoa", gaineratu du.
"Protokolo honek emakumeek, garraio publikoko erabiltzaileek zein langileek jasaten duten jazarpenean jartzen du arreta. Jazarpen hori gertatzen ari da, benetakoa da, eta horren aurrean irmo jokatu behar da. Benetan uste dut oso aurrerapauso garrantzitsua dela garraio publikoan emakumeen aurkako edozein indarkeria matxistaren kontzientziazioan eta prebentzioan eta nire babes osoa du", amaitu du.
 

  

2518