Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Volver Azahara Domínguez diputatuak Donostiako Zubiri Manteo zentroa bisitatu du, lurraldeko prestakuntza-zentroekin egiten ari den bisita-sortarekin jarraituz

Azahara Domínguez diputatuak Donostiako Zubiri Manteo zentroa bisitatu du, lurraldeko prestakuntza-zentroekin egiten ari den bisita-sortarekin jarraituz

Diputatuak Ostalaritzan eta Turismoan goi mailako ikasketak ematen dituen Donostiako zentro hau bisitatu du, hala nola Bidaia Agentziak eta Ekitaldien Kudeaketa, Gida, Informazio eta Laguntza Turistikoak eta Ostatu Turistikoen Kudeaketa. Gainera ikastetxeko arduradunekin, irakasleekin eta ikasleekin bildu da.

2025/02/24
Azahara Domínguez diputatuak Zubiri Manteo zentroa bisitatu du

Azahara Domínguez diputatuak Zubiri Manteo zentroa bisitatu du


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Domínguezek Donostiako Zubiri Manteo zentroa bisitatu du, joan den ikasturtean mugikortasunarekin eta turismoarekin lotutako graduak ematen dituzten prestakuntza-zentroetara egindako bisita-txandari jarraituz. Topaketa horien helburua sektore horiek Gipuzkoan duten egoerari buruzko diagnostiko bat izatea eta dauden beharrei buruzko haurnarketa egitea da.
Ikastetxeko arduradunek lagunduta, Azahara Dominguez diputatuak ikastetxeko instalazioak bisitatzeko aukera izan du, baita irakasleekin eta ikasleekin iritziak partekatzeko ere.
Azaldu diotenez, Donostiako zentro hau da turismoarekin lotutako graduak ematen dituen lurraldeko zentro publiko bakarra. Hain zuzen ere, Ostalaritzan eta Turismoan goi mailako hiru maila eskaintzen ditu: Bidaia Agentziak eta Ekitaldien Kudeaketa, Gida, Informazio eta Laguntza Turistikoak eta Ostatu Turistikoen Kudeaketa. Gainera, hoteleko logela bat simulatzen duen modulua ezagutzeko aukera izan du, ikasleek praktikak egiten dituzten tokia, eta Akelarre espezializazio-programa. "Programa hau ikasturtean zehar Turismoko titulua lortu duten ikasleei zuzenduta dago. Formatu dualean ematen da, prestakuntza teorikoa eta praktikoa konbinatuz. Ikasleek Akelarre jatetxe eta hotel ospetsuan lan egiteko aukera dute, eta bertan esperientzia zuzena hartzen dute sektorean. Programak ez ditu kualifikazio handiko profesionalak bakarrik prestatzen, egungo turismo-sektorearen erronkei aurre egiteko ere prestatu nahi ditu, enpresa liderren praktika oinarri teoriko sendoarekin eta zeharkako trebetasunen garapenarekin konbinatzen duen prestakuntza integrala eskainiz", azaldu du zentroko zuzendari Esther Davok.
Gainera, topaketan zehar, Azahara Dominguezek ikasleekin eta irakasleekin hitz egin du Gipuzkoako turismo-industriak bizi duen une historikoari buruz, eta bere departametnuak Turismoko Plan Estrategiko berriarekin lortu nahi dituen helburuak azaldu ditu. Plan horrek eredu berri baten oinarriak ezarri nahi ditu, non turismo-jarduera, iraunkorra izateaz gain, birsortzailea ere izango den, gure lurraldean eragin positiboa eraginez.
"Gipuzkoan une historiko batean gaude turismo-kudeaketari dagokionez. Ez bakarrik gure ekonomiaren % 8,4 delako, historiako handiena, baizik eta eredu turistiko berri baten oinarriak jartzen ari garelako, non iraunkortasuna, zaintza, ingurunearekiko eta gipuzkoarrekiko errespetua funtsezko zutabe izango diren. Garrantzitsua da estrategia hau Gipuzkoako biharko turismo-industria osatuko duten gazteekin eta haien irakasleekin partekatzea, hau gauzatzeko funtsezko pieza izango baitira. Gainera, ezinbestekoa da belaunaldi berriak ondo prestatuta eta kualifikatuta egotea, eta beren karrera profesionalak lurraldean garatzeko aukera emango dien lan-ekosistema ematea, lan-baldintza duinak bermatuz", adierazi du, eta gogorarazi du Gipuzkoa "aitzindaria” dela estatu mailan bi hitzarmenekin: ostalaritzakoa eta ostatu turistikoena. "Bide horri jarraitu behar diogu", gaineratu du.
Zubiri Manteotik, Esther Davo zuzendariak eskerrak eman dizkio diputatuari egindako bisitagatik: "Plazer bat izan da sektoreari buruzko informazioa partekatu ahal izana", adierazi du eta zentroan egiten den lanari balioa eman dio. "Turismoan goi-mailako zikloak eskaintzen dituen Gipuzkoako zentro publiko bakarra gara. 20 urtetik gorako esperientzia dugu sektoreko profesionalak prestatzen, eta zentroak lankidetza estua du turismo-enpresekin. Horri esker, bertatik bertara ezagutu ditzakegu sektorearen egungo beharrak eta erronkak. Horrek hezkuntza-programa bat diseinatzera eraman gaitu, ezagutza teknikoetan ez ezik, gure ikasleen arrakasta profesionalerako funtsezkoak diren trebetasunen garapenean ere zentratzen dena ", esan du.
 

  

3215