Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Azahara Domínguez SEGITTUR-eko presidentearekin elkartu da, Gipuzkoak helmuga turistiko adimentsu gisa duen posizioa indartzeko

Azahara Domínguez SEGITTUR-eko presidentearekin elkartu da, Gipuzkoak helmuga turistiko adimentsu gisa duen posizioa indartzeko

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak eta Iñigo García Turismoko zuzendariak bilera bat izan dute gaur Enrique Martínez Marín SEGITTUReko presidentearekin, Berrikuntza eta Teknologia Turistikoak Kudeatzeko Estatuko Merkataritza Sozietateak Madrilen duen egoitzan. Topaketa horretan bi gairen inguruan aritu dira, batetik, Gipuzkoa duela gutxi berritu izana Helmuga Turistiko Adimendunen Sareko (DTI Sarea) kide titular gisa eta, bestetik, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak sarean sartutako helmugetan plataforma teknologikoak eta soluzio digitalak hedatzeko aurten abiaraziko duen laguntza programan parte hartzea.

2023/11/03
SEGITTUR visita Madrid

Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Gure departamentuak turismoaren arloan duen estrategiaren ikuspegia % 100ean lerrokatzen da Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioarekin. Bi organook elkarrekin lan egiten dugu helmuga turistikoaren lehiakortasuna eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko, betiere, esparru guztietan jasangarritasunaren aldeko apustu argia eginez, eta hori apustu digitalaren bidez egin behar da ezinbestean. Horregatik, gure SITa prestatzen ari gara, Big Datan oinarritutako tresna bat, zeinak aukera emango digun estatu mailan helmuga turistiko gisa digitalizatzeko prozesua gidatzeko".

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Iñigo García Turismoko zuzendariarekin batera, Enrique Martínez Marín SEGITTUReko presidentearekin bildu da gaur Madrilen. SEGITTUR Berrikuntza eta Teknologia Turistikoak Kudeatzeko Estatuko Merkataritza Sozietatea da, eta turismo sektorean berrikuntza bultzatzeko ardura du. Topaketan aztergai izan dute Gipuzkoak oraintsu berritu duela Helmuga Adimendunen Sareko (DTI Sarea) kide titular izaera, zeinari atxiki baitzitzaion 2019an.

DTI Sarea 2019an bertan sortu zen, lankidetza publiko-pribatua sustatzeko helburuarekin, helmugak turismo-arloko politika publikoen arretaren erdigunean kokatzeko, haien lehiakortasuna hobetzen laguntzeko, sinergiak sustatzeko, eta  beharrezkoa den ezagutza-transferentzia eta turismo helmuga adimendunen produktu, zerbitzu eta jardueren garapena errazteko.  Azahara Dominguezek bilera horren garrantzia azpimarratu du: "Gure departamentuak turismo arloan duen estrategia % 100ean lerrokatzen da Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioarekin. Bi organook elkarrekin lan egiten dugu helmuga turistikoaren lehiakortasuna eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko, betiere, esparru guztietan jasangarritasunaren aldeko apustu argia eginez, eta hori apustu digitalaren bidez egin behar da ezinbestean”.

Gipuzkoa partaide den DTI programa horren helburua da helmuga turistikoen lehiakortasuna eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzea, bost jarduera eremutan eraginez: gobernantza, berrikuntza, teknologia, jasangarritasuna eta irisgarritasuna. "DTI SAREko kide izatea – nabarmendu du diputatuak- sektore turistikoaren hazkundearen eta hobekuntzaren aldeko apustu sendoa da. Gipuzkoa prest dago garapen digitalerako eta berrikuntza turistikorako eremu guztietan, jasangarritasunaren aldeko apustu sendoa eginez bisita kopuruari, ingurune naturalaren zaintzari eta deslokalizazioari dagokienez".

Laguntza programa
Gaur egindako bileran, mahai gainean jarri den beste puntu nabarmenetako bat plataforma teknologikoak eta irtenbide digitalak hedatzeko Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa prestatzen ari den laguntza programa izan da, Espainiako helmuga turistikoen digitalizazioa bultzatzeko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan. Programa horri dagokionez, Azahara Domínguez diputatuak azpimarratu nahi izan du "une erabakigarrian gaudela erreferentziazko helmuga turistiko gisa eta SEGITTUR sarearen barruan hazten jarraitzeko. Gaur egun, gure SITa prestatzen ari gara, Big Datan oinarritutako tresna bat, estatu mailan turismo-helmuga gisa digitalizatzeko prozesuaren buru izateko aukera emango diguna; eta Ministerioaren ekimen hau unerik onenean iristen da gure proiektuaren hazkundea indartzeko".

Bisita hau Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren apustu estrategikoaren barruan kokatzen da; hain zuzen ere, erakundeen arteko loturak zabaltzearen eta indartzearen, jasangarritasun turistikorantz aurrera egitearen eta industria hori datozen urteetan Gipuzkoarentzat garrantzi handia izango duen motor ekonomiko gisa indartzearen aldeko apustu estrategikoaren barruan.

  

2091