Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Azahara Dominguezek parte hartu du European Metropolitan Authorities sarearen adierazpen politikoaren sinaduran Helsinkin

Azahara Dominguezek parte hartu du European Metropolitan Authorities sarearen adierazpen politikoaren sinaduran Helsinkin

Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek European Metropolitan Authorities (EMA) sarearen urteroko foroan parte hartu du; aurten, Helsinkin ospatu da, atzo eta gaur. Dominguezek parte hartu du topaketa honetako sinadura politikoan; helburua zen balioan jartzea metropoli eremuek eraldaketa berde eta digitalaren bidez hazkunde inklusiboa indartzeko xedean funtsezko elementu gisa duten papera.

EMA Helsinki 2023

Azahara Domínguez: «Gure herri eta hiriak lehentasunez aztertu behar dira ekitateko eta eraginkortasuneko politiketan. Gauzatu behar ditugu kohesio soziala, irisgarritasun unibertsala eta herritarren bizi kalitatea modu inklusiboan eta berdintasunez bermatzen dituzten eraldaketak. Helburu hori lortzeko ikuspegi zorrotza izan behar da segurtasun gaietan, puntu beltzak desagerrarazi eta garai bateko oztopoak gainditu eta emakumeentzat inklusiboa izango den kontzepzio urbanistiko ezinbestekoa garatu, segregazio espazialarekin amaitu eta genero ekitatea kontuan hartuta, plazak eta kaleak gozatu ahal izateko».

Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuak parte hartu du urteroko EMA Forumean; aurten Finlandiako hiriburuan egin da, Helsinkin, atzo eta gaur. Gaur goizean sinatu da «Helsinki-Uusimaa adierazpen politikoa», arreta jartzen duena hazkunde inklusiboa lortzean eraldaketa berde eta digitalaren bidez. Ekitaldi horren baitan, hainbat jarduera burutu dira beroketa orokorraren eraginei, aldaketa teknologikoei, merkataritza globalari eta mundu mailako egoera ekonomikoari aurre egiteko beharraren inguruan.

Azahara Domínguezek lan-saioetan eta bilera politikoetan parte hartu du, eta hauxe ondorioztatu du: «foro honek aukera eman digu gure departamentuak Gipuzkoan hiri eraldaketaren eta jasangarritasunaren inguruan dituen politikak kontrastatzeko foroko beste metropoli eremu batzuetakoekin. Guztiek interesa azaldu dute gai hauek jorratzeko dugun gaitasunean eta lortzen hasi garen emaitzetan, hala mugikortasunean nola hiri eraldaketan».

«Metropoli eremuak eraldaketa berdearen, digitalaren eta lan merkatuaren eraldaketaren buru» izenburupean, Finlandian egindako edizio honetan jorratu ditugu gizarte moderno gisa parean ditugun erronkak, gizarte inklusioa, klima aldaketari aurre egitea edo konfiantzazko espazio digital seguru bat izatea desberdintasun arrakala handiari aurre egiteko. 

Ildo horretan, Azahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, «Gure herri eta hiriak lehentasunez aztertu behar dira ekitateko eta eraginkortasuneko politiketan. Gauzatu behar ditugu kohesio soziala, irisgarritasun unibertsala eta herritarren bizi kalitatea modu inklusiboan eta berdintasunez bermatzen dituzten eraldaketak. Helburu hori lortzeko ikuspegi zorrotza izan behar da segurtasun gaietan, puntu beltzak desagerrarazi eta garai bateko oztopoak gainditu eta emakumeentzat inklusiboa izango den kontzepzio urbanistiko ezinbestekoa garatu, segregazio espazialarekin amaitu eta genero ekitatea kontuan hartuta, plazak eta kaleak gozatu ahal izateko». 

Topaketa honen 2023ko edizioa EMAk antolatu du Helsinki-Uusimaako Eskualde Kontseiluarekin batera eta bertan izan dira, besteak beste, Eskualdetako Lantaldeko lehendakari ohi eta Helsinki-Uusimaa eskualdeko lehendakari Markku Markkula, Helsinkiko Udal Kontseiluko lehendakari Reetta Vanhaen, Bartzelonako  metropoli eremuko lehendakariorde exekutibo eta Cornellá de Llobregateko alkate Antonio Balmón, baita Europako hainbat udal eta erakunde politikotako ordezkariak ere (Paris, Amsterdam, Bratislava, Katowice, Lisboa, Oporto, Turin edo Bartzelona).

European Metropolitan Authorities (EMA) Europako hiri eta metropoli eremu nagusietako ordezkari politikoen sarea da; Jaume Collboni Bartzelonako alkate eta Bartzelonako Metropoli Eremuko lehendakaria da buru. Ekimen hau 2015ean aurkeztu zuen Bartzelonako Metropoli Eremuak, Europako metropoli eta erakundeen eta gobernu nazionalen arteko elkarrizketa politikorako plataforma gisa. EMAren helburu nagusia da Europako metropolien gobernagarritasunaren erronkak eztabaidatzeko eta Europako metropoli nagusien arteko lankidetzarako oinarriak definitzeko gune bat eskaintzea.

  

2017