Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Azken 48 orduetan egoiliar bat hil da COVID-19rekin

Azken 48 orduetan egoiliar bat hil da COVID-19rekin

Gaur egun 46 dira Gipuzkoako egoitzetan gaitzak jota dauden pertsonak, asteburuan bi lagunek gehiagok gaixotasuna gainditu ostean

Azken 48 orduetan, Hernaniko Santa Maria Magdalena zentroko erabiltzaile bat hil da COVID-19arekin. Bestalde, beste bi lagunek alta epidemiologikoa jaso dute, Errenteriako Jesusen Bihotzako (2) egoiliarrak, biak ere.

Asteburu honetako datuen eguneratze honekin, beraz, Gipuzkoako egoitza-zentroen erabiltzaileen artean 46 COVID-19 kasu positibo daude, 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatutako sare osoan: Hernaniko Santa Maria Magdalena (15), Errenteriako Jesusen Bihotza (12), Donostiako Alai-Etxe (7) eta Bergarako Mizpirualde (12). Horietatik guztietatik, 10 pertsonak ospitaleko arreta behar dute eta ospitaleratuta daude, eta beste 25 Eibarko Ospitaleko gizarte-instalazioan ari dira artatuak izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentziazko zentroan. Joan den abuztuaren 11n pandemiaren bigarren olatuko lehen positiboak eman zirenetik, 30 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 24 hil dira.

 

  

1657