Azken orduetan bi egoiliar hil dira COVID-19rekin
Azken orduetan bi egoiliar hil dira COVID-19rekin
Bost lagunek gehiagok gainditu dute gaixotasuna, eta PCR probek beste kasu positibo bat atzeman dute Errenteriako Jesusen Bihotza egoitzan, eta bi Bergarako Mizpirualden.
Azken orduetan, Donostiako Alai Etxe eta Hernaniko Santa Maria Magdalena zentroetako bi erabiltzaile hil dira COVID-19rekin. Bestalde, beste bost lagunek alta epidemiologikoa jaso dute, Errenteriako Jesusen Bihotzako (2) eta Hernaniko Santa Maria Magdalenako (3) egoiliarrak. Azken orduetan egindako PCR probek hiru kasu positibo antzeman dituzte. Bergarako Mizpirualden (2) eta Errenteriako Jesusen Bihotza egoitzan (1).
Gaur egun, Gipuzkoako egoitza-zentroen erabiltzaileen artean 49 COVID-19 kasu positibo daude, 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen dutena: Hernaniko Santa Maria Magdalena (16), Errenteriako Jesusen Bihotza (14), Donostiako Alai-Etxe (7) eta Bergarako Mizpirualde (12). 10 pertsonak ospitaleko arreta behar dute eta ospitaleratuta daude, eta beste 25 Eibarko Ospitaleko gizarte-instalazioan ari dira artatuak izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentziazko zentroan. Joan den abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, 28 adinekok gainditu dute gaixotasuna, eta 23 hil dira.
1238