Badator POETIKA, gaur egungo poesiaren inguruko zikloa
Badator POETIKA, gaur egungo poesiaren inguruko zikloa
Lehen errezitaldia martxoaren 9an, arratsaldeko 19:30etan, izango da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian Antonio Enrique poetaren eskutik.
Lehen errezitaldia martxoaren 9an, arratsaldeko 19:30etan, izango da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian Antonio Enrique poetaren eskutik. Aurkezpena Carlos Aurtenetxe-k egingo du eta musika Alexandra Delorme-ren eskutik izango da (Arpa).
Koldo Mitxelena Kulturunea poesiaren kanpora eta barrura begira jarriko da berriro, POETIKA izeneko egitaraua martxan jartzeko. Hain zuzen, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira KMko Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. Poeta gonbidatuak bere olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan aditua den pertsonaren batek poeta horren aurkezpena egingo du, haren poesia lanari buruzko nondik norakoen azalpena eta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasle bat protagonista izango da ere, eta hainbat musika-pieza interpretatuko ditu. Hiru ardatz nagusi horietan egituratako dira ‘Poetika’ ekimen berriko musika eta poesia ikuskizunak. Emanaldiak programatuko dira, martxoan hasi eta azarora arte (uztailean eta abuztuan izan ezik). Beraz, guztira zazpi emanaldi antolatuko dira.
Antonio Enrique Granadako poetak programa abiatuko du, La palabra muda (El gallo de oro, 2018) izeneko bere azken liburuko poemak errezitatuko ditu, besteak beste. Errezitaldia martxoaren 9an, ostirala, arratsaldeko 19:30etan, izango da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian. Aurkezpena Carlos Aurtenetxe-k egingo du eta musika Alexandra Delorme-ren eskutik izango da (Arpa).
Antonio Enrique (Granada, 1953), poesia, narratiba, entsailoa eta kritika literarioa lantzen ditu. Bere jaioterriko Buenas Letras Academia-koa da eta Instituto Iberoamericano de Estudios Andalusíes-ko zuzendaria da. Guadix-en bizi da eta bertan poesiako eta pentsamenduko Abentofail gelaren arduraduna da. Literatura de la Diferencia mugimendua bultzatu zuen eta 1994an Salon de Independientes sortu zuen. 2014an Granadako Urrezko Domina eman zioten. 2016an Andres Bello Fundazioak Narrazioko Obra Osoa saria eman zion eta 2017an Andaluziako Kritika Saria jaso zuen. Berriki, La palabra muda poesia liburua publikatu du (El gallo de oro, 2018).
Carlos Aurtenetxe, (Donostia 1942) poeta, narratzaile eta entsailugilea da. Kurpil eta Kantil aldizkarien kolaboratzailea izan zen. 1977an, Los lemmings kontaketarekin Donostiako Cuentos de Ciudad Saria irabazi zuen. Pieza del templo, Figuras en el friso eta Las edades de la noche lanengatik Irungo Hiria (1982), Blas de Otero (1982) eta Alonso de Ercilla (1983) sariak jaso zituen. 1990ean Euskal Herriko Unibertsitateak Galdutako hitza editatu zuen. Hiru eskulture euskaldun-i buruzko trilogia baten egile da: La casa del olvido (Eduardo Chillidarekin lankidetzan), Jorge Oteiza, la piedra acontecida y Acanto ciego. Jean Mambrino-ren obraren itzultzailea da. Bere azken obra La locura del cielo da (El gallo de oro, 2015).
1493