San Sebastián Region eta Cristóbal Balenciaga Museoa elkarrekin izan dira gaur Madriden
San Sebastián Region eta Cristóbal Balenciaga Museoa elkarrekin izan dira gaur Madriden
San Sebastián Region eta Cristóbal Balenciaga Museoa elkarrekin izan dira gaur Madriden, “Rachel L. Mellon Collection” erakusketaren aurkezpena egiten.
Aurten 100 urte dira Cristóbal Balenciagaren sormenez betetako enpresaren abentura hasi zela.
Urtemuga dela eta, San Sebastián Region eta Cristóbal Balenciaga Museoa elkarrekin izan dira gaur Madriden, “Rachel L. Mellon Collection” erakusketaren aurkezpena egiten.
Aurten ehun urte dira Cristóbal Balenciagak bere lehenengo tailerra ireki zuenetik Donostian, eta laurogei urte, berriz, Parisen bere atelier ospetsua zabaldu zuenetik, Boulevard George V-eko 27 zenbakian, hain zuzen. Urtemuga horiek gogoan, Cristóbal Balenciaga Museoak " Rachel L. Mellon Collection” erakusketa iragartzen du, maiatzaren 27tik aurrera zabalduko dena eta maison Balenciagak nazioartean izan zuen bezero nagusietako bati omen egingo diona.
Erakusketa museoaren fundatzaile eta presidente M. Hubert de Givenchy-ren zuzendaritzapean eratuko da, eta Mrs. Mellon-engandik museo getariarrak jaso dituen jantziekin eratutako jantzi eta dokumentu bilduma izango du ardatz.
Rachel Lowe Lambert Mellon (1910-2014), “Bunny” ezizenez ezagutua, XX. mendeko Estatu Batuetako burgesiako dama garrantzitsuetako bat izan zen. Filantropoa, arte bildumazalea, lorategi diseinatzailea (Etxe Zurikoak barne), Kennedy familiaren adiskide mina, eta Paul Mellon mezenas handiaren emaztea, jostunaren bezero aberats, sentikor eta esklusiboaren arketipoa da.
Haren jantzitegitik abiatuta, arropa eta dokumentutan 600 erreferentziatik gorako bilduma osatu da. Erakusgaiok 10 urte pasako tarte bat hartzen dute Cristóbal Balenciagaren sorkuntzaren helduaroan, 1958tik 1968 artekoa, tailerrak itxi zituen arte, hain zuzen.
“Rachel L. Mellon Collection" erakusketak, datorren maiatzaren 27tik aurrera eta 2018ko urtarrilaren. 25 arte, 150 pieza original erakustiko ditu, jantziki eta dokumentutan Erakusketa handi honen aurrerapen gisa, erakusketaren komisario elkartuak diren Eloy Martínez de la Perak eta Igor Uriak 3 pieza bikain aurkeztu dituzte gaur: 1958ko kokteletako konjunto bat, 1968ko gauerako konjunto bat eta 1967ko beroki bat, denak Pariseko atelierrean eginak.
Aurkezpen ekitaldian izan dira, baita ere, Denis Itxaso, Cristóbal Balenciaga Fundazioaren presidentea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatua, zeinak nabarmendu baitu “Balenciaga sekulako ikusmena, ekimena eta berritzailetasuna izan zituela, bere joarerekiko fideltasunari eutsi ziola eta hobetzeko ahalegin etengabean aritu zela, sortzaile atenporal eta aparta bihurtzeraino"; Alfredo Retortillo, Eusko Jaurlaritzko Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua; eta José Angel Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea.
Retortillo sailburuak azaldu duenez, “kulturak eta turismoak elkarrekin joan behar dute, batez ere kalitatezko turismoa erakarri nahi badugu eta destino turistiko gisa bikaintasuna eskuratu nahi badugu. Kulturak balio erantsia ematen dio baliabide turistikoari eta, beraz, bi arloen artean sinergiak sortzea oso lagungarria izan dakiguke “lekuak erakargarriago bihurtzearren eta, aldi berean, haien lehiakortasuna hobetzearren, bizitzeko, lan egiteko eta inbertitzeko espazio gisa”.
Datuei erreparatuz, Retortillok nabarmendu du Euskadira datozen turisten % 15ek kuluturak eta ekitaldiek motibaturik etortzen direla, eta horien erdiek baino gehiagok (% 54,7) museoak eta erakusketak bisitatzen dituztela, hain eguneroko gastuan bigarren tokia hartzen dutelarik, enogastronomiaren ondotik.
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, berriz, eskertu egin du “M. Hubert de Givenchy-k museoaren bildumari Mellon legatuarekin egin dion ekarpen eskerga eta erakusketa bikain hau gidatu izana". Horregatik, Getariako museoa bisitatzera gonbidatu ditu bertan ziren gustiak.
San Sebastian Region
Erakusketarekin batera, Gipuzkoaren marka turistiko berria aurkeztu da: San Sebastian Region izenez, lurralde historiko osoko baliabideak jasotzen ditu bere baitan, hiriburuaren trakzio eta erreferentzialtasunean oinarrituta.
San Sebastian Region da, beraz, Gipuzoaren eskaintza turistikoa eta kulturala zabaltzeko marka berria, hiriburua, kostaldea eta barrualdea elkartuta. Donostiaren erakarpen eta posizionamendu internazionalean eta lurraldearen elementu erekakargarri ugarietan oinarritzen da marka, kilometro gutxiko esparru laburrean aberastasun eta aniztasun handia baitu Gipuzkoak.
San Sebastiak Region-ek hiriburuaren eta lurraldearen alderdi kulturala nabarmentzen du, gastronomiari eta paisaiari uztartutako ezaugarriez gainera. Balenciaga Musoak Mellon bildumaren erakusketarekin bezala, ekimen eta ekitaldi kulturalek balioan jartzen dute Gipuzkoa, kalitatezko turismoa, turismo sosteniblea eta pertsonen arteko harreman eta elkartruke kuluturalean oinarritutakoa.
Alde horretatik, Kultura eta Turismoko diputatuak Getariako Balenciaga Museoa ezagutzera gonbidatu ditu entzuleak, eta Gipuzkoak duen bizitza kulturala bere paisaia ederra eta gastronomia bikaina bezain garrantzitsua dela. “Kultur bizitza horren adibide ditugu, esate baterako, Donostia eskualdeak eskaintzen dituen museoak -Cristobal Balenciagaren jaioterri politean bertan dagoena bezalakoa, kasu- uztailean egiten den Jazzaldia, abuztuko Musika Hamabostaldi klasikoa edo iraileko Zinemaldia” esan du Itxasok.
Cristóbal Balenciaga Museoa
Cristóbal Balenciaga Museoa 2011ko ekainaren 7an inauguratu zen eta jostun ospetsuaren jaioterri ederrean dago, Getarian, Balenciagak bizi izan zituen haspen eta formazio garai haiek oroitzeko eta modaren munduari egin zion ekarpen eskerga ulertzen laguntzeko.
Balenciagaren bizitza eta obra erakustera emateko, museoak bilduma oso garrantzitsua du, munduan parekorik ez duena. Beraren bitartez, modaren eta diseinuaren historian izan duen garrantzia eta bere obraren garaikidetasuna antzeman daitezke. Oso bilduma zabala du -3.000 piezatik gora- eta etengabe handitzen ari da deposito eta dohaintzei esker, eta estilo, arlo eta garai desberdinak hartzen ditu -esate baterako, jostunaren hastapenetako sorkuntza lanak-, bilduma ezin osoagoa, koherenteagoa eta interesgarriagoa erantze duela.
Bildumari balio are handiagoa ematen dio piezen jatorriak berak ere. Izan ere, Balenciagaren bezero internazional asko eta asko XX. mendearen erdialdeko gizartean oso pertsona ospetsu izandakoak dira; besteak beste Mona Von Bismarck, Bunny Mellon, Patricia López Wilshaw, Barbara Hutton, Rethy printzesa, Grace Kelly o Madame Bricardek jantzi izan zituzten artxiboetan museoak dituen hainbat jantzi eta sioineko.
1783