Berasaluze: "Aldundiak dagokiona bete du datuak EUSTATera bidaliz eta EH Bilduri eskatzen diogu ez dezala etxebizitza bezalako gai sentikor bat gezurrekin instrumentalizatu"
Volver Berasaluze: "Aldundiak dagokiona bete du datuak EUSTATera bidaliz eta EH Bilduri eskatzen diogu ez dezala etxebizitza bezalako gai sentikor bat gezurrekin instrumentalizatu"
Berasaluze: "Aldundiak dagokiona bete du datuak EUSTATera bidaliz eta EH Bilduri eskatzen diogu ez dezala etxebizitza bezalako gai sentikor bat gezurrekin instrumentalizatu"
Foru bozeramaileak nabarmendu du jadanik egin direla Etxebizitza Ministerioaren eskakizunak betetzeko beharrezko urratsak, “konplexutasun tekniko handia” duen lana, “ahalik eta denbora laburrenean” egin ondoren.

Gipuzkoako Foru Aldundiak alokairuaren erreferentziazko prezioen indizea entregatzerako orduan ustez izandako atzerapenari buruz EH Bilduk egindako kritiken aurrean, Irune Berasaluze foru bozeramaileak argitu du, “Etxebizitza Ministerioak joan den azaroan egindako eskaerari dagokionez, Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen datuak jadanik bidali dizkiola EUSTATi, familiek alokairuaren arloan egindako finantza ahaleginari buruzkoak”. Foru diputatuak azaldu duenez, “Ogasun eta Finantza Saila lan estatistikoa egiten duen EUSTATekin batera ari da lanean, eta Etxebizitza Ministeriora bidaliko ditu datuok, Ministerioak berak ezarritakoaren arabera”.
Berasaluzek gogorarazi duenez, “etxebizitzaren erronkari erantzutea oso konplexua da, eta erantzun integrala behar du, hainbat erakunde eta eragileren arteko lankidetzan oinarritua”, eta ahalegin horretan berretsi du erakunde gisa Aldundiak duen “erabateko konpromisoa”. Horregatik guztiagatik, EH Bilduri eskatu dio ez dezala instrumentalizatu “herritarrentzat hain sentikorra den gai bat, gezurrak elikatzea baino bilatzen ez duten helburu alderdikoiekin”, eta errespeta eta lagun ditzala euskal erakundeak arlo horretan egiten ari diren ahalegin bateratua. “Demokrazia indartzeak akordioak bilatzea eta faltsukeriak saihestea eskatzen du”, esan du Berasaluzek.
Bozeramaileak gogorarazi duenez, Ministerioa joan den azaroan jarri zen Aldundiarekin harremanetan. "Ordutik, Aldundiak, EUSTATek eta Etxebizitza Ministerioak berak elkarrekin lan egin dute azterketarako beharrezkoak diren metodologia eta datuak ezarri ahal izateko". Beharrezko datuen xehetasunekin eskaera formala EUSTATek jaso zuen joan den astean", esan du Berasaluzek, eta gaineratu du "informazio hori lantzeko denbora asko” behar dela, “konplexutasun handiko lan teknikoa baita". Hala ere, Berasaluzek "foru erakundeak ahalik eta denbora gutxienean erantzuna emateko egindako ahalegina" goraipatu du.
3747