Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Berdintasunarekiko konpromisoa hartu du Foru Aldundiak

Berdintasunarekiko konpromisoa hartu du Foru Aldundiak

Genero Berdintasunari lotutako aurrekontua eta diru laguntzak handitu ditu Foru Aldundiak

2016/01/11

Emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, bizitza sozial, politiko, ekonomiko eta kulturaleko esparru guztietan. Hori dela-eta, baldintza batzuk sortu nahi ditu sexuen arteko berdintasuna errazteko, berdintasun hori izatez eta eskubidez ukatzen duten hesiak ezabatzeko, eta emakumeen aurka eman litekeen edozein diskriminazio deuseztatzeko. Helburu hau lehentasun politikoa izango da Aldundiarentzat legealdi honetan, eta horretarako, “nabarmen” handituko ditu berdintasuna sustatzera bideratutako baliabideak.

Hala jakinarazi du Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako Organuaren zuzendari Miren Elgarrestak, gaur goizean eskainitako agerraldian. Berdintasun politikak ezarri, koordinatu eta horien jarraipena egiteko ardura du Organu honek: “Eginahalak egingo ditugu desberdintasunari aurre egiteko, ez hitz politekin, ekintzekin baizik”, azpimarratu du.

Udal eta udal elkarteei zuzendutako laguntzak %41 igoko ditu, eta emakumeen elkarteei dagozkienak, berriz

Hartara, Berdintasun Zuzendaritzaren aurrekontuak gora egingo du 2016an, %15 inguru. Aurtengo diru kopurua 1.895.818 eurokoa izango da. Diru laguntza lerro nagusiak ere handitzeko erabakia hartu du foru gobernuak. Udalei eta udal elkarteei ematen zaizkienak %41 igoko dira, eta emakumeen elkarteei dagozkienak, berriz, %25.

  

1877