Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Berrerabilpenaren eta birziklapenaren Gipuzkoako klusterreko 12 eragileren lana ikusgai

Berrerabilpenaren eta birziklapenaren Gipuzkoako klusterreko 12 eragileren lana ikusgai

Ekonomia Zirkularra lurraldeko enpresen errealitatean nola gauzatzen den ikusteko aukera izango da.

2021/11/23

José Ignacio Asensio: «Gipuzkoak aurrerapen handia lortu du gaikako bilketaren arloan, eta, orain, hondakinak aberastasun  eta enplegu iturri bihurtzeko unea da».

 

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea dela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak herritarrak kontzientziatzeko kanpaina egin du, gure etxeetan birziklatzeak duen garrantzia erakusteko eta, ahalegin horri esker, lurraldean industria eta enplegua sortzeko aukera dagoela erakusteko.

GK Recycling-en karpa Bulebarreko Ugartemendia plazan kokatuko da, azaroaren 20tik 26ra bitartean, eta, bertan, «GK Recycling» birziklapenaren  klusterreko 12 enpresa egongo dira. Karpa hori erakusleiho ezin hobea da lurraldeko enpresen errealitatean Ekonomia Zirkularra nola gauzatzen den ikusteko, ukitzeko eta ulertzeko. Karpan dauden enpresek erakutsiko digute zer produktu eta prozesu egiten dituzten irizpide ekologikoak eta zirkularrak kontuan hartuta. 11:00etatik 17:00etara izango dira bertan, interesa dutenei beren lana erakusteko.  

Mota askotako sektoreak elkartuko dira, hala nola plastiko, eraikuntza, proiektu eta zerbitzu, eta hondakinen birziklapenaren arlokoak, eta baita ere gizarte erakundeak. Horiek guztiek lelo eta helburu bera dute: lurraldearen garapen ekonomikoaren aldeko apustua egitea, pertsonen ongizatea eta gure planetarekiko errespetua jopuntuan jarrita.

Hauek dira erakusketan parte hartzen duten «GK Recycling» Gipuzkoako birziklapenaren   klusterreko hamabi eragile, eta hau erakutsiko digu horietako bakoitzak: Sodesa (packaging-a egiten duen enpresa bat da, eta 2016. urtean hasi zen eraldatzen; hala, %100ean plastiko berria erabiltzen zuen produktuak egiteko, orain, ordea, erabilitako lehengaiaren %88 PET birziklatua da); Ekomodo (EkoREC enpresak sortutako poliesterrezko haritik abiatuta, zorroak, motxilak eta modako artikuluak fabrikatzen ditu);  Asfaltia-Grupo Campezo  (obra zibilean eta eraikuntza jasangarrian espezializatutako eraikitzaile gipuzkoarra); Asmatu  (ingurumen-aholkularitzan, eraikuntza eta eraikingintza jasangarrian eta hasieratik ekonomia zirkularraren eta klima-aldaketaren printzipioak integratzen dituzten proiektuetan egiten du lan);  Teknimap (Eibarren dagoen ingurumen-aholkularitza horrek bere bezeroen ingurumen-jokabidea hobetzeko lan egiten du eta haiekin lankidetzan aritzen da, haien proiektu guztiei jasangarritasun ikuspegia emateko eta zirkulartasun irizpideak sartzen laguntzeko;  Bilibin (ekonomia zirkularra eraldatzen eta enpresetan ekonomia hori aktibatzen laguntzen dute, Horeca, Kultura eta Industria sektoreetako enpresei irtenbideak emanez, metodologia sortzaileen bidez); Ekogras  (olioak birziklatzen eta bioerregai bihurtzen espezializatutako enpresa; produktu lerro berriak sartzen joan da, kafe kapsulen eta hondarren birziklapenetik abiatuta -Kafea Project-); Ferrovial taldeko Cespa enpresa (estatu mailan hondakinak kudeatzen eta tratatzen dituen enpresetako bat). Ekotrade (Astigarragako lantegian biltzen, sailkatzen eta birziklatzen ditu materialak, besteak beste, errepideetan eta urbanizazio obretan erabiltzen diren agregakin birziklatuak ekoizteko); Masermic (sentsore adimendunen bidez hondakin-edukiontziak monitorizatzeko aukera ematen duten sistemak eskaintzen ditu, betetze-maila edo zaborra zer ordutan uzten den neurtu eta, horrela, bilketa-sistemak optimizatu ahal izateko); Sindesperdicio (ekonomia sozial eta solidarioko enpresa, Emaús Gizarte Fundazioak sustatua. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta hiru helburu ditu: gizartea, ekonomia eta ingurumena.); Dendartean (ostalari, merkatari, zerbitzu-enpresa eta autonomoen elkartea, 3.000 enpresa txiki biltzen dituena, bere kideen artean jasangarritasuna sustatzeko helburuarekin, eta hondakinen sorrera murriztearekin edo elikagaien xahuketa murriztearekin lotutako proiektuetan parte hartu du).

Foru diputatuak aditzera eman du Gipuzkoan, urteotan, lan eskerga egin dela gaikako zabor bilketan eta hondakinen birziklapenean, 2000. urtera bitartean % 20tik beherako portzentajeak baitzeuden eta gaur egun ia % 55,24an baikaude hondakinen birziklapenean eta % 57,96an gaikako zabor bilketan. Duela urte batzuk zabortegietan lurperatzen genuen hainbat hondakin mota birziklatu egiten dira orain, materia organikoa konpostatu egiten da eta energia berreskuratzen da Zubietako Ingurumen Guneari esker. Hori dena aurrerapen handia da klima aldaketaren aurkako borrokari aurre egiteko, baina, Ingurumeneko diputatuaren iritziz, beharrezkoa da beste urrats bat ematea: «Gipuzkoak aurrerapen handia lortu du gaikako bilketaren arloan, eta, orain, hondakinak aberastasun  eta enplegu iturri bihurtzeko unea da».

  

2257