Antzuola-Bergara errepideko erabiltzaileentzat benetako arriskua egon zen
Antzuola-Bergara errepideko erabiltzaileentzat benetako arriskua egon zen
Batzar Nagusien aurrean egin duen agerraldian, joan zen azaroaren 27an AP-1ean, Eskoriatzan gertatu zen luiziaz ere azalpenak eman ditu foru diputatuak.
EHBildu taldeak ezponda honi buruzko idatzizko informazioa behin eta berriz eskatu duenez, Gipuzkoako Bide Azpiegituretako foru diputatu Aintzane Oiarbidek, berak eskatuta, gaur Batzar Nagusien aurrean egin du agerraldia. Bertan, GI-632 errepideko ezpondari buruzko txosten teknikoak aurkeztu ditu. Txosten horietan garbi ikusten da Antzuola eta Bergara arteko gidarientzat benetako arriskua egon zela. Aintzane Oiarbidek azpimarratu du "aurreko foru Gobernuak erabateko ausarkeriaz jokatu zuen arrisku handiko magal bat urtebetez ahaztuta utziz"
Oiarbide diputatuak azaldu duenez
"2014ko uztailean, Deskargako lanen ondorioz gertatu zen Bergarako ezpondaren hausketa. Abuzturako IKERLURrek egin zuen lehen txosten teknikoa eta bigarrena, berriz, INGEK-ek egin zuen 2015eko otsailean. Txosten horietan garbi ohartarazten da erabiltzaileentzat egon daitekeen arriskuaz. Diputazioko teknikariek ere zentzu berean egiten dute txosten teknikoa. Hau jakinda ere, EHBilduren gobernuak ez du ezer egiten ezponda hori egonkortzeko eta urte betez ibili dira gidariak arriskuan".
Gaur egun lanak asko aurreratuta daude, ezponda egonkortuta dago eta ez dago arriskurik GI-632 errepideko erabiltzaileentzat.
Batzar Nagusien aurrean egin duen agerraldian, joan zen azaroaren 27an AP-1ean, Eskoriatzan gertatu zen luiziaz ere azalpenak eman ditu foru diputatuak. "Ez da lehendabiziko aldia mendi-magal horretan lerradurak ematen direna eta azken luiziaren ondoren neurri berriak hartu ditugu Foru Aldundiak. Bereziki geotekniaren prestigiozko aditu baten kontratazioa bideratu dugu, mendi-magal horri behin betiko soluzioa emateko.
Lanek irauten duten bitartean neurri desberdinen bitartez kontrolatuta egongo da mendia, sensore, dron eta topografiaren bitartez. Oiarbide diputatuak azpimarratu nahi izan du "erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzea dela helburu nagusia".
Azken luiziaren ondorioz lanak luzatu egingo dira oraindik data jakinik gabe.
1683