Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Bigarren aldiz jarraian, Mugikortasun Departamentuak eta Kilometroak Kultur Elkarteak bat egin dute Gipuzkoako ikastolen festara joan-etorriak bizikletaz egin daitezen sustatzeko

Bigarren aldiz jarraian, Mugikortasun Departamentuak eta Kilometroak Kultur Elkarteak bat egin dute Gipuzkoako ikastolen festara joan-etorriak bizikletaz egin daitezen sustatzeko

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua, Gipuzkoako Ikastolen Elkartea eta Kilometroak Kultur Elkartea bigarren urtez jarraian lankidetzan adi dira igande honetan, irailak 24, Oñatin izango den Gipuzkoako ikastolen Kilometroak festara joan-etorriak bizikletaz egin daitezen bultzatu eta errazteko helburuarekin.

2017/09/22

Gipuzkoako Aldundiak, Mugikortasun Departamentuaren bitartez, bigarren urtez jarraian Kilometroaken esku jarri ditu bere baliabide materialak eta ekonomikoak, ekimen hori antolatu eta abian jartzea erraztearren. Ekimenaren helburua da aukera ematea Gipuzkoako ikastolen festarekin garraiobide iraunkor eta osasungarri baten bitartez joan-etorriak eginez atsegin hartzeko, lurraldeko bidegorrien sareaz, ingurumenaz eta bizikletak ematen duen askatasunaz gozatuz.    

Kilometroak festarako joan-etorriak ahalbidetzeko, Oñati inguruan dauden bidegorriak egokitu dira eta bizikleta-aparkalekuak ipiniko dira, festaz ahalik eta erosoen gozatu ahal izateko. Gainera, beste bi aparkaleku jarriko dira Kilometroaken zirkuiturako sarbide nagusietan. Bakoitzak 100 bizikletarako edukiera izango du, bizikletaz joan nahi duten guztientzat sarbidea erosoagoa izan dadin. Bertaratzen direnek, era berean, aukera izango dute lurraldeko bidegorrien sareari buruzko informazioa jasotzeko antolatzaileek ibilaldien irteeretan banatuko dituzten triptikoen bidez.

Marisol Garmendia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak nabarmendu egin du elkarteek eta lantaldeek egiten duten lana lurraldean bizikleta erabil dadin sustatzeko: “Mugikortasun Departamentuan, denbora daramagu bizikleta joan-etorrietarako hautabide iraunkorra eta osasungarria izan dadin lan egiten, eta talde eta elkarte hauek betetzen duten zeregina garrantzitsua guretzat. Horregatik, berriz ere Kilometroaken esku jarri ditugu gure baliabideak, ahalik eta esparru guztietan bizikleta erabil dadin sustatzeko; kasu honetan, jai-esparru batean: Gipuzkoako ikastolen festan”.

  

1860