Bihar sartuko da indarrean A-15 eta N-I errepidetako ibilgailu astunentzako kanona arautzen duen Foru Arau berria
Bihar sartuko da indarrean A-15 eta N-I errepidetako ibilgailu astunentzako kanona arautzen duen Foru Arau berria
Bihar sartuko da indarrean A-15 eta N-I errepidetako ibilgailu astunentzako kanona arautzen duen Foru Arau berria
Araudi berria gauerdian aktibatuko da
Bihar gauerdian sartuko da indarrean pasa den azaroan Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu zuten 6/2018 Foru Araua. Honen bitartez arautzen da salgaiak garraiatzen dituzten ibilgailu astunentzako kanona, Gipuzkoan gaitasun handiko A-15 eta N-I errepideetako zati jakin batzuk erabiltzeagatik ordaintzen dena. Araudi berriak 7/2016 Foru Arauak ezartzen zituen ordaintzeko zatiak aldatzen ditu. Honela, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 119/2018 sententzia dela eta, edozein zeharkako diskriminazio motaren interpretazio posibleak ekidin nahi dira.
Bidesariak Irun eta Etzegarate artean igarotzen diren kamioiei eragiten die, eta helburua da N-I eta A-15 errepideak erabiltzen dituzten 12.000 ibilgailu astunek egiten duten erabileragatik ordaintzea. Honela, kanon honi esker, lurraldekoak ez diren garraiolariek beren ekarpena egingo diote Gipuzkoako errepideen artapen eta hobekuntzari, araudi hau martxan jarri aurretik zerga bidez bakarrik finantzatzen baitzen. Foru Arau honen berritasun nagusia Andoaingo portikoan ordaintzen den tarteko zatia luzatzea da, oraingo 2,2 kilometroetatik 5,37 kilometrora. Beste aldaketa esanguratsuak Irungo portikoari eragingo dio, desaktibatuko egingo baita, eta berri bat ezarri da Astigarragan, 3,19 kilometroko zati berria kobratzeko.
Tarifei dagokionean, bi kategoria daude: lehen taldea 3,5 tona baino gehiago eta 12 tona baino gutxiago pisatzen duten ibilgailuak daude; bigarren taldean, bere aldetik, 12 tona edo gehiago pisatzen dituztenak. Lehen taldeko kamioiek 0,70 euro ordaindu beharko dituzte Astigarragako portikotik pasatzean; 1,18 euro Andoaingotik pasatzean (0,48 euro Andoaingo iparraldeko loturatik irteten badira); eta 2,36 euro Etzegarateko portikotik igarotzen direnean. Bigarren taldekoek, astunenek, 0,89 euro ordaindu beharko dituzte Astigarragan; 1,50 euro Andoainen (0,62 euro Andoaingo iparraldeko loturatik irteten badira); eta 2,93 euro Etzegaratetik pasatzen direnean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bidegik asteak daramatzate Irungo ordainlekuko erabiltzaileak eta garraio-enpresak informatzen araudi berrian inguruan, lehen aldiz bidesari hau ezarri zenean egin zen bezala. Honela, mailing masibo bat egin da eskuorri bat banatzeko, dokumentu bera eskuz banatu da eta garraioaren sektoreari lotutako aldizkari espezializatuetan publizitatea txertatu da.
2053