Biktimei zor zaien hurbiltasuna, eta egia eta erreparazioa eskatu ditu Markel Olanok
Biktimei zor zaien hurbiltasuna, eta egia eta erreparazioa eskatu ditu Markel Olanok
Memoriaren Egunaren oroipen ekitaldian hartu du parte Markel Olano diputatu nagusiak, Batzar Nagusietan.
Batzar Nagusietan egin den elkarretaratzean izan da Markel Olano diputatu nagusia. Oroipen ekitaldiekin bat eginez, Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazpen instuituzionala kaleratu du gaur.
Adierazpen instituzionala
Gaur “Memoriaren Eguna” ospatzen dugu. Oroipen-egun honetan, euskal erakundeon asmoa da herritar guztiak gonbidatzea etorkizun baketsu bat eraiki dezagun, non iraganean gizarte osoak jasan zituen ondorio lazgarriak ez ditugun ahaztuko, bereziki biktimek jasan zituztenak. Beharrezkoa delako aitortzea beraien mina eta pairamena ez zirela bidezkoak izan. Biktimei elkartasuna zor diegu, baita hurbiltasuna, egia, aitortza eta erreparazioa ere.
Era berean, Memoriarekiko hitzordu honek elkarrizketa plurala sustatu nahi du, eta baita ere sekula errepikatu beharko ez den iraganari buruzko gogoeta kritikoa, hartara, gure herriaren gaurko eta etorkizunerako bizikidetza denon artean eraikitzeko borondatearekin. Bizikidetza hori oinarrituko da ideologia anitzen errespetuan, printzipio demokratikoetan eta giza eskubideen defentsan.
Horregatik guztiagatik honakoa adierazten dugu:
- “Inoiz ez” direla ez gertatu ez justifikatu beharko gure arteko indarkeria- eta terrorismo-agerbideak
- Giza eskubideak hautsi ditzakeen edozein mehatxuri sendo egingo diogula aurre eta
- Gure borondatea, Euskadiren orainerako eta etorkizunerako, bide baketsu eta demokratikoetan sakontzean datzala, horixe baita formula bakarra elkarbizitza libre eta baketsua eraikitzeko.
1778