Ingurumenak eta Biodonostiak akordioa sinatu dute Zubietako Balorizazio plantaren azterketa epidemiologikoa egiteko
Ingurumenak eta Biodonostiak akordioa sinatu dute Zubietako Balorizazio plantaren azterketa epidemiologikoa egiteko
Ingurumenak eta Biodonostiak akordioa sinatu dute Zubietako Balorizazio plantaren azterketa epidemiologikoa egiteko
Asensioren esanetan “oinarri zientifiko eta fidagarriz aritzea bideratuko digu. Osasuna eta ziurtasunaren zaintza etengabekoak izango dira”
Jose Ignacio Asensio Ingurumen Saileko diputatuak akordioa sinatu du Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuarekin. Akordio honekin izaera epidemiologiko espezializatua duen aholkularitza programa bat garatuko da Zubietako Balorizazio plantari dagokiona. Julio Arrizabalaga izan da Biodonostiatik akordioa sinatu duena.
2008-2016 Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Plangintza Integralaren dokumentuak beste zenbait instalaziorekin batera balorizazio planta bat aurreikusten Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Zentroan. Zentro hau teknologia eta ingurumen kontrolik aurreratuenekin eta EBko arauekin eraikiko da, honek ezartzen baititu kontrolik exijenteenak, edozein industriarenak baino gogorragoak direnak.
Aldundiak haratago joatea erabaki du eta Biodonostiaren zerbitzuak erabiltzea osasunaren inguruko kontrola eta zaintza etengabeak izan daitezen.
Biodonostia Osasun Ikerketarako Institutua Euskadiko osasun ikerketarako lehen institutua da eta osasun ikerketaren nazioartekotasunean erreferentzia izatera doana. Taldeko ikertzaileek esperientzia luzea dute osasunean eragin lezaketen ingurumen kutsatzaileetan egotearekin zerikusia duten ikerketa epidemiologikoetan. “Oinarri zientifiko eta fidagarriz aritzea bideratuko digu”, esan du Asensiok. “Aholkularitza emango digute benetan dakitenek, ikertzaileak eta epidemiologoak baitira. Zientzia eta osasun auzietan ez dira balio berdinekoak baieztapen guztiak. Seriotasunez eta errigorez hitz egin behar da gai hauetaz”.
“Ikerketa guztien arabera errauskailua ez da inolako arriskua izango osasunarentzat. Ingurumen kontrolik exijenteenak dituen zentro modernoa izango da. Gainera, konplexutasun tekniko handiko gai bati buruzko aholkularitza eskatzea erabaki dugu mailarik goreneko espezialistei. Oso goi mailako ezagutza medikuak behar baitira, izaera instrumentala duten beste batzuek bezala, baina bai eta berariazkoak ere (estatistika, giza geografia, etab.). Lan honetan eskatzen den aholkularitza bermatzeko funtsezkoa da errealitate gipuzkoarra ezagutzea.. Izan ere ikerketa epidemiologikoen eta energia balorizazioko beste planten arteko konparazioa, eraginkorra izateko, Zubietaren inguruko eta Gipuzkoa osoko osasun publikoa ezagutzen den neurrian bakarrik egin baitaiteke” adierazi du Asensiok.
Horretarako osasuneko balizko ondorioen ikerketa epidemiologikoak egingo dira, gutxienez hiru ekinaldirekin: bata planta abian jarri aurrekoa, kutsatzaile deigarrien sakonera maila lortzeko; bigarren lagin bar planta abian jartzen denetik gutxienez urtebete pasa ondorenean eta, azkenik, laginen hirugarren bilketa azkeneko honetatik luzeeneko 5 urteko epean.
Ikerketa honen garapena Biodonostiatik eta UPV/EHUkoak edo Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailekoak izango diren INMA (Infancia y Medio Ambiente) Proiektuko ikertzaileek zuzenduko dute.
Gaurdaino dauden ikerketa epidemiologiko serio bakarrak EHUko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa Departamentuak eginak dira, 2011ko otsailean, eta Osakidetzak 2004ean, Zabalgarbi plantak bere inguruan eta pertsonengan izan dezakeen eraginaz. Biek baieztatzen dute ez dagoela ebidentzia zientifikorik errauskailuak herritarren osasunean eragina duela suposarazteko.
1647