Ingurugiroa, beste behin Bioterran
Ingurugiroa, beste behin Bioterran
Edizio honetan Departamentuaren ingurumen politika azaltzen duen standaz gain, Aldundiak bat gin du hitzaldien programarekin eta bi antolatu ditu.
Edizio honetan Departamentuaren ingurumen politika azaltzen duen standaz gain, Aldundiak bat gin du hitzaldien programarekin eta bi antolatu ditu. Lehena, Argitu programari buruz, Departamentuak sortutakoa, Gipuzkoako etxebizitzetan eraginkortasun energetikoa sustatzeko eta kontsumoa murrizteko; eta bigarrena, Gipuzkoako uraren erabilera arduratsuari buruzkoa.
Ingurumeneko Zuzendariak, Félix Asensiok, gaur goizean Departamentuaren standa aurkeztu du Ficoban; Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko Kontseilariarekin eta José Antonio Santano, Irungo Alkate eta Ficoba Fundazioko Presidentearekin batera. Stand honekin, Departamentuak herritarrengana hurbildu nahi du Foru Aldundiaren ingurumen politika, askotariko ekintzak gauzatzen baititu: energia berriztagarrien sustapena, ibaien egoera lehengoratzea eta urak babestea, tokiko agenda 21, hondakinen prebentzio eta birziklatze politikak, pobrezia energetikoaren prebentzioa, ingurumen inpaktuaren ebaluazioa, hondartzen politika eta klima aldaketaren aurkako neurriak, besteak beste.
“Azken finean, jendeari erakutsi nahi diogu zer ekintza gauzatzen ditugun Gipuzkoan ingurumen kalitatea zaintzeko eta jasangarritasuna sustatzeko. Ekintza horiek guztiak helburu hauetara bideratzen dira: klima aldaketari aurrea hartzea eta haren kontra borroka egitea, pobrezia eta ahultasun energetikoaren prebentziorako estrategia sustatzea, eta gizarte gipuzkoarra eredu energetiko jasangarriago baterantz eramatea", azaldu du Asensiok.
- eremu propioa edukiko du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin partekatuko duen standean. Standak Gipuzkoako Konpostaren elaborazio prozesua azalduko du, bere erabilerak, onurak eta funtzioei buruzko xehetasunak emanez. GHK-k ematen dituen zerbitzuak eta Gipuzkoako hondakinen kudeaketarako dituen azpiegiturak zeintzuk diren zehaztuko du ere.
Aurten Departamentuak klima aldaketaren aurkako estrategian egiten ari den lana nabarmenduko da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako DepartamentuaKlima Aldaketaren aurkako Gipuzkoako Estrategiaprestatzen ari da, toki administrazioko politika sektorial eta maila guztietan eragingo duena.“Datuek argi eta garbi erakusten dute gure bizimodua dela klima aldaketaren errudun nagusia, eta, beraz, denok elkarrekin egin behar dugu aurrera ondorio horiek murrizten lagunduko digun bizimodu jasangarri batera. Ohiturak aldatu behar ditugu, gure eguneroko ekintzak planetan islatzen baitira, eta Gipuzkoa jasangarri bat izan behar dugu jomuga" adierazi du Ingurumeneko Zuzendariak.
Azken buruan, standak espazio bakar batean bilduko du Aldundiak ingurumenaren arloan egiten duen lana, hau pizgarri izan behar du gainerako herritarrak ere ingurunearekiko errespetuzkoak diren jarduerak egitera animatzeko.
Bestalde, Aldundiak bi hitzaldi antolatu ditu. Lehendabizikoa Argitu programari buruz, Departamentuak sortutakoa Gipuzkoako etxebizitzetan eraginkortasun energetikoa sustatzeko eta kontsumoa murrizteko; eta bigarrena, Gipuzkoako uraren erabilera arduratsuari buruzkoa.
Argitu: erreminta kaxa bat etxeko energia kontsumoa ezagutzeko eta interpretatzeko.
Hizlaria: Garbiñe Olaberria Azaldegui; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen teknikaria.
Energia gutxiagorekin gauza bera egiteko eta autokontsumorako energia sortzeko lanabesak ematen ditu. Era berean, eredu energetiko jasangarriagoa bultzatzen duten ekimen kolektiboak aztertzen ditu.
Uraren erabilera arduratsua: Gipuzkoa eredugarri baterantz.
Hizlaria: Francisco Alonso Abad, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako zuzendari nagusia.
Gipuzkoak lurralde eredugarria izan nahi du uraren erabileran. Horretarako hiru helburu nagusi ditu: urak ongizate ekonomiko eta sozialerako duen garrantzia nabarmendu; Lurreko bazter askotan uraren eskasiak giza garapena mugatzen duela eta emakumezkoen diskriminaziorako zioa dela salatu; eta gizartearen sentiberatasuna handitu eta azken azpiegiturak amaitu, ur tanta bat ere itzuli ez dadin ibaira edo itsasora, behar bezala tratatua izan gabe.
1570