Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Bost autobus hibrido berri Ekialdebusen

Bost autobus hibrido berri Ekialdebusen

Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Rafaela Romerok gaur goizean aurkeztu ditu Hondarribian Lurraldebusek eskuratu dituen azkeneko 5 autobus hibridoak, Ekialdebuseko lineetan zerbitzua emango dutenak. “Aurrerapauso bat gehiago da hau zero emisioko garraio publiko baterantz, garraio-sistema eraginkor eta jasangarri batera hurbiltzen gaituena, hori baita gure nahia”, adierazi du.

2021/03/11

5 autobus berrien kostua 2.087.250 eurokoa izan da. Hiriguneetarako propio diseinatu diren autobusak dira, guztiz isilak eta emisiorik gabeak.

Lurraldebusek, beraz, 34 autobus hibrido ditu orain bere flota osoan, eta gehitu egingo dira 2021en bukaeran 30 unitate berrirekin. “Lekualdaketetan ibilgailu pribatuaren erabilera murriztu nahi badugu, flota moderno bat behar dugu, eta eraginkortasunaren eta jasangarritasunaren irizpideei erantzungo diena. Gipuzkoarentzat apustu bat da hau etorkizunari begira”, adierazi du Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Rafaela Romerok.

 

Unitate berrien kostua 2.087.250€-koa izan da, eta CAF taldeko kide Solaris-ek fabrikatuak dira. Zehazki, Urbino 12 hybrid modelokoak dira: 104 bidaiarirentzako eserleku ditu eta % 30era arte aurrez ditzake kontsumoak, emisio kutsatzaileak proportzio berean murriztuta.

Gainera, ibilgailu berriei Arrive¬Go sistema gehitu zaie: geralekuak geolokalizatzeko aukera ematen duen sistema bat da, autobusari ahalbidetzen diona modu elektrikoan zirkulatzen hastea, eta geralekura iristean, bertan denean, eta irtetean inolako kutsadurarik ez emititzea.

Aurkezpen-ekitaldia Hondarribiko hondartzan egin da Solaris (CAF) enpresako arduradunekin batera. Bertan, Romerok azaldu duenez, unitate horiek Lurraldebusek duen flota berritzeko planean sartzen dira, eta ingurumenaren eta eraginkortasunaren irizpideei erantzuten diete. “Gipuzkoa konektatu eta jasangarri baten alde hartua dugun konpromisoan sartzen da garraio publiko eroso, eraginkor eta ingurumenarekiko konprometituta dagoen bat eskaintzea. Lekualdaketetan ibilgailu pribatuaren erabilera murriztu nahi badugu, flota moderno bat behar dugu, eta eraginkortasunaren eta jasangarritasunaren irizpideei erantzungo diena.

Bost autobus berri horiek Ekialdebuseko lineetan gehituko dira, Oarsoaldean eta Bidasoaldean dagoeneko zirkulatzen duten Ekialdebuseko bi lineekin batera. Hala, Gipuzkoako eskualdeetako Lurraldebus sarean dagoeneko zerbitzua ematen duten 29 autobusetara gehitzen dira. “Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuaren helburua da, 2030erako, Lurraldebus flotaren % 68 autobus hibridoez osatuta egotea”, azaldu du diputatuak.

Gaur aurkeztutako 5 autobus berriak gehituta, Lurraldebusen guztizko flota 255 ibilgailuk osatua da. Flotaren % 13 (34 unitate) ibilgailu hibridoak dira. Lurraldebusen aurreikuspenen arabera, kopuru horrek gora egingo du urte honetan, 64 unitate izatea lortzeraino.

  

1905