Bypass batek erregulatuko du N-I errepideko zirkulazioa Sorabilla (Andoain) parean, uztailaren 25etik aurrera
Bypass batek erregulatuko du N-I errepideko zirkulazioa Sorabilla (Andoain) parean, uztailaren 25etik aurrera
Bypass batek erregulatuko du N-I errepideko zirkulazioa Sorabilla (Andoain) parean, uztailaren 25etik aurrera
Abuztuan zehar zubiaren egitura birgaitzeko lanak egingo dira 444,793 P.K.-an, Irungo noranzkoan
Gipuzkoako Foru Aldundiak Andoaingo N-I errepideko 444,793 puntu kilometrikoan aurkitzen den zubiaren egitura birgaitzeko lanak egingo ditu, Irungo noranzkoan. Horrela, iazko udan galtzadaren plataforma altxatu eta taula birgaitzeko eta bidezubi horren euste-egiturak aldatzeko egindako lanei jarraipena emango zaie. Horretarako, uztailaren 25etik aurrera eta abuztu osoan zehar bypass bat jarri beharko da obraren inguruan (Ubegun–Sorabilla) eta garraio bereziek sartzeko mugak izango dituzte.
Felix Urkola, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatuak azaldu duenez," konplexutasun handiko lanak dira eta era jarraituan gauzatu behar dira; beraz, urteko trafiko gutxieneko asteetarako programatu diren arren, auto-pilaketa puntualak aurreikusten dira". Horren aurrean, Urkolak dei egin die herritarrei, ahal den neurrian, ibilbide hori ekin ala garraio publikoaren alde egin dezaten. Era berean, garraiolariei beste bide batzuk erabiltzeko eskatzen zaie, gerta daitezkeen trafiko-pilaketak saihesteko.
Zubi hau 1976koa da eta, gainera, lurralde osoan trafiko astun eta berezi gehien jasaten duen puntuetako bat da. Hori dela eta, ezinbestekoa da egitura osoa saneatzea, 2023ko udan lehen fase batean egin ziren obrei berriro ekinez. Birgaituko den taulak 28 metro neurtzen ditu. Urkolak azaldu duenez, esku-hartze delikatua ere bada, izan ere, katuen bidez taula igoko dute, eta langileek taularen azpitik lan egingo dute.
Gomendioak
Murrizketei dagokienez, aurten garraio berezietarako sarbidea bakarrik mugatuko da. Uztailaren 25etik irailaren 1era bitartean, biak barne, Beasain eta Andoain artean, ezingo dira 100 tonatik gorako pisua edo 4 metrotik gorako zabalera duten garraio bereziak ibili. Era berean, eguneko ordutegian, goizeko 6: 00etatik gaueko 22: 00etara, 3 metrotik gorako zabalera duten garraio berezi guztiei igarotzea debekatuko zaie.
Ibilbide alternatibo gisa, jatorriaren eta helmugaren arabera, honako ibilbide hauek gomendatzen dira:
- Goierri: A-636 autobidea (Beasain-Bergara), AP-1 autobidea (Gasteiz-Irun autobidea Eibartik) eta AP-8 (Kantabriako autobidea)
- Araba: AP-1 (Gasteiz-Irun autobidea Eibartik) eta AP-8 (Kantabriako autobidea).
- Nafarroa: A-10 Sakanako autobidea (Alsasua-Irurzun) eta A-15 (Nafarroa-Gipuzkoa autopista)
14528