Ospitaletxoko lanek irauten duten bitartean zerbitzua emango duen aparkalekua eraikitzeko obrak hasiko dira
Ospitaletxoko lanek irauten duten bitartean zerbitzua emango duen aparkalekua eraikitzeko obrak hasiko dira
Ospitaletxoko lanek irauten duten bitartean zerbitzua emango duen aparkalekua eraikitzeko obrak hasiko dira
Obrak 773.463 euroko kostua du, eta hiru hilabete eta erdiko iraupena izango du. Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak finantzatuko du.
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Izaskun Gomez Pasaiako alkatearekin batera, behin-behineko aparkalekua eraikitzeko obrak hasteko zuinketa sinaduran parte hartu du. Aparkaleku horrek herritarrei zerbitzua emango die, Trintxerpeko Ospitaletxoko lurpeko aparkalekua eta Adinberri zentroa eraikitzeko obrek irauten duten bitartean. Ekitaldia gaur goizean izan da, behin-behineko aparkalekuaren inguruan, eta bertan izan dira David Candelario, Pasaiako Portuko zuzendaria, eta Miguel Ángel Temiño Campezo, Obras y Servicios-en ordezkaria.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren bidez, bere gain hartzen duen obrak hiru hilabete eta erdiko iraupena izango du, eta 773.463 euroko kostua. Behin-behineko aparkaleku berria Herrera iparraldeko L.3.1 partzelan eraikiko da, Ciriza-ko eraikinaren ondoan, Gernika plazaren atzealdean. 6.000 m² inguruko azalera du, eta 192 plaza hartuko ditu; horietatik bost mugikortasun urriko pertsonentzat izango dira. Campezo, Obras y Servicios enpresa da obra gauzatzeko esleipenduna.
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, nabarmendu duenez, «behin-behinekoa izan arren, eta proposamenen bat izan bada ere, aparkaleku asfaltatu bat egin nahi izan da, argiztapen eta seinaleztapen egokiarekin, eta funtzionamenduan dagoen denboran bere funtzioa baldintza onenetan bete dezan behar diren zerbitzu guztiekin».
Aparkaleku hori eraikitzeak berekin dakar Pasaiako Ospitaletxo ingurua berroneratzen hastea, bertako bizilagunek luzaroan nahi izan duten bezala. «Gaur egun garrantzitsua da Foru Aldundiak Pasaian duen proiekturako, Ospitaletxoko aparkalekuaren eta Adinberriren eraikuntza dela eta. Behin-behineko aparkalekuarekin, hitzetatik ekintzetara pasako gara, eta hasiera emango diogu Pasaiako eraldaketa eta biziberritze sozial eta ekonomiko handia ekarriko duen jarduketa bati. Aldaketa horrek Pasaiako biztanleen bizi-kalitatea eta aukerak hobetuko ditu nabarmen», Romerok bere hitzaldian adierazi duenez.
Bestalde, alkateak, Izaskun Gómez sozialistak, eskerrak eman dizkio Rafaela Romero diputatuari, Aldundiak eta, bereziki, zuzentzen duen departamentuak Pasaiarekin duten inplikazioagatik. «Gaur urrats bat gehiago emango dugu Pasaiak aurrera egiteko behar dituen proiektuak gauzatzeko eta bertako biztanleoi etorkizunerako aukera gehiago eskaintzeko. Abian dugu Topoaren lurperatzea, Luzuriagan parte hartzeko prozesua; hilabete barru hasiko dira Lonjako obrak, eta gaur behin-behineko aparkalekua eraikitzen hasten gara. Aparkaleku horrek Adinberri iragartzen du, azken hamarkadetan gure udalerrian egin den inbertsiorik handiena, zainketen ekonomiaren sektorean abangoardian jarriko gaituena. Etorkizuneko Sektore horrek zuzeneko eta zeharkako 400 enplegu baino gehiago sortuko ditu. Jendearen bizitza hobetzen duten proiektuak dira, eta guztiontzako aukera gehiago dituen Pasaia oparoago bat eraikitzeko balio dute». Obra amaitutakoan, aparkalekua Pasaiako Udalari lagako zaio.
3239