COVID-19 duen pertsona bat hil da azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan
COVID-19 duen pertsona bat hil da azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan
Azken 24 orduetan ez da positibo berririk izan ezta altarik ere, eta hiru dira positiborekin dauden pertsonak.
Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea egin du, COVID-19ri dagokionez, eta jakinarazi du adineko pertsona baten heriotza deitoratu behar dela, 35 egunez jarraian hildakorik izan gabe egon ostean. Aretxabaletako GSR Debagoiena zentroko egoiliarra da, positiboa COVID-19n, eta ospitaleratuta zegoen beste patologia baten ondorioz. Gipuzkoako egoitza-sarean, 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen dutena, ez da kasu positibo berririk atzeman azken 24 orduetan, ezta mediku altarik ere.
Gaur egun, hiru dira COVID-19n positibo emanda jarraitzen duten adineko pertsonak, zentro bereko egoiliarrak eta Eibarko Ospitaleko solairu soziosanitarioan artatuak izaten ari direnak, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuei erantzuteko gaitu dena. Gaur arte, 392 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 168 pertsona hil dira COVID-19rekin.
Osasun-krisia hasi zenetik, 16 zentrok izan dituzte COVID-19 kasu positiboak, eta gaur arte, 15ek utzi dute atzean birusa: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra.
1400