COVID-19a zuen pertsona bat hil da azken orduetan egoitzetan
COVID-19a zuen pertsona bat hil da azken orduetan egoitzetan
Bi kasu positibo atzeman dira eta beste hiru pertsonak gainditu dute gaixotasuna.
Azken orduetan, Donostiako Lamorous zentroko erabiltzaile bat zendu da COVID-19arekin. Bestalde, Donostiako Zorroaga egoitzako bi pertsonak positibo eman dute, eta beste hiru adineko lagunek gaixotasuna gainditu dute, Berrako (Donostia) egoiliar batek eta Mizpirualdeko (Bergara) bik.
Gipuzkoan 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude adinekoen arretarako. Gaur egun, COVID-19an positibo emandako pertsonak zentro hauetan daude: Bergarako Mizpirualde (1), Donostiako Alai-Etxe (22), Berra (6), Lamourous (24), Hermano Garate-San Ignacio (1), Txara II (2), eta Zorroaga (7), Zumarragako Argixao (8), Errenteriako Jesusen Bihotza (2), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiako San Gabriel (1) eta Oiartzungo Petra Lekuona (1). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 76 COVID-19 kasu positibo daude.
Lau dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 54 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 93 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 43 pertsona hil dira.
1529