Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea COVID-19a zuen pertsona bat hil da azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan

COVID-19a zuen pertsona bat hil da azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan

Hiru kasu positibo atzeman dira eta beste adineko batek gainditu dute gaixotasuna.

Azken orduetan, COVID-19a zuen Donostiako Alai-Etxe zentroko erabiltzaile bat hil da. Bestalde, Donostian kokatuta dauden Lamorouseko bi egoiliarrek eta Txara II-ko batek positibo eman dute, eta adineko beste lagun batek gaixotasuna gainditu du, Alai-Etxeko egoiliarra.

Gipuzkoan 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude adinekoentzat, eta, gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak ondorengo zentroetan daude: Hernaniko Santa Maria Magdalena (1), Bergarako Mizpirualde (4), Donostiako Alai-Etxe (24), La Paz (1), Berra (8), Lamourous (22), Hermano Garate-San Ignacio (1) eta Txara II (1), eta Zumarragako Argixao (10). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 72 COVID-19 kasu positibo daude.

Zortzi dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 47 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 84 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 36 pertsona hil dira.

  

1656