COVID-19a zuen pertsona bat hil da azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan
COVID-19a zuen pertsona bat hil da azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan
Ez da kasu positibo berririk atzeman eta pertsona batek gehiagok gainditu du gaixotasuna azken orduetan.
Azken orduetan, Errenteriako Jesusen Bihotza zentroko erabiltzaile bat hil da COVID-19arekin. Bestalde, egoitza bereko beste pertsona batek gaixotasuna gainditu du, eta egindako PCR probek ez dute kasu positibo gehiagorik atzeman Gipuzkoako egoitza-sarean.
Gaur egun 46 COVID-19 kasu positibo daude Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean, 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen dutena: Hernaniko Santa Maria Magdalena (15), Errenteriako Jesusen Bihotza (10), Donostiako Alai-Etxe (7) eta Bergarako Mizpirualde (14). Ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak 9 dira, eta beste 26 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan artatuak izaten ari dira, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentzia-zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, 31 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 25 pertsona hil dira.
1476