Cristobal Balenciaga 125 urte
Cristobal Balenciaga 125 urte
Aurten, 2020an, 125 urte beteko dira Cristóbal Balenciaga jaio zenetik. Museoak abagune hori aprobetxatuko du modistaren bizitza aztertzeko, hots, «gortina atzeko gizonari» buruz ikertzeko, eta haren obraren ondarezko balioari buruz hausnartzeko.
2020an, Cristóbal Balenciaga Museoak moda- sortzailearen 125. urteurrena ospatuko du, eta harengan jarriko du arreta, izenaren eta goi- mailako jantzigintzako etxearen atzean dagoen pertsona nabarmenduz.
Bi erakusketa handiren eta Ikerketako Nazioarteko Biltzar baten bidez, alderdi pertsonalago hori hurbildu nahi diogu publikoari, betiere, Cristóbal Balenciagaren obraren ondarezko balioa azpimarratuz, museoaren lanaren lotutako profesionalentzako prestakuntza-proposamenak areagotu ditugu; proposamenotan, Maisuaren balio eta teknikak transmititu nahi dizkiegu profesionalei, moda konprometitu eta iraunkorra eskatzen duen
egungo testuingurura egokituta.
Cristóbal Balenciagak jendearen begiradatik urrundu zuen bere alderdi profesionala, eta erabat diskretua izan zen bere bizitza pertsonalarekin. Garaiko prentsak gizon misteriotsu eta hurbilgaitz moduan agertzen zuen. Ez zen komunikabideen aurrean agertzen, ez zuen zuzenean hitz egiten bere bezeroekin —bezeroak lagun zituenean
izan ezik—, eta ez zen sarritan agertzen XX. Mendearen erdialdeko hamarkadetako Parisko bizitza sozial, artistiko eta intelektualean. Urruntasun horrek, ospea kendu beharrean, esklusibotasunaren epitome moduan kokatu zuen jostunaren izena, eta, beraz, benetako irrika-ikono bihurtu zen garai hartako publikoarentzat. Urruntasun horrek aurrez aurre ditu moda-sortzailearen inguruko pertsonen lekukotzak, hots, Cristóbal oso desberdina ezagutu zuten laguntzaile, adiskide eta familiakoen hitzak. Zurruna zen, baina baita adeitsuaere; lanean serioa izan arren, lasaia eta zen lagunartean; zorrotza izateaz gain, eskuzabala ere bazen, bere familiaren berotasuna eta babesa zuen, bere lagunen eraspena eta fideltasuna, eta langileen errespetua eta mirespena. «Pentsa daiteke jostunaren bizitzaz eta obraz esan beharrekoguztia esanda dagoela, eta dagoen bibliografian jaso eta argitaratu diren datuak nahikoak direla adierazpenetik interpretaziora pasatzeko; baina, egiaz, hutsune asko daude argitzeko Balenciagaren ibilbide profesionalean, eta haren izaerari buruzko alderdi asko ezagutzeko» —adierazi du Museoaren zuzendari Miren Vivesek—. «Horregatik, urteurreneko urte honetan, Balenciagarengana hurbiltzeko bi formula proposatu ditugu: interpretazioa, erakusketen bidez, eta ikerketa, Biltzar akademiko baten bidez, zeinetan datu berriak eta mundu osoko ikertzaileen ekarpenak bilduko diren».
Moda eta Ondarea Cristobal
Otsailaren 29an Moda eta Ondarea seriearen hirugarren erakusketa
zabalduko da. Serie hori museoaren lanaren ardatza izan da, azken
urteotan.
Ondarearen Europako urtearekin bat etorriz, 2018an, zaintza-seriea martxan jarri zenetik, Museoaren xede izan da hausnartzea nola pasatu zen Balenciagaren obra Moda izatetik Ondare izatera, sortzailearen biografiarekin batera, haren bilakaera, modaren historian egin dituen ekarpenak eta haren obra ondare bihurtzeko prozesua erakutsiz. Seriea metatze-prozesu baten bidez gauzatu da, aurretiazko eta gaur egungo ikerketak integratu eta bereganatuta, kontakizun kronologiko erkide bat antolatuta eta erakusketa bakoitzean arretagune desberdina jarriz, arretagune horretara egokitzeko aldatu eta berrikusten den museografía baten bidez. Planteamendu guztiz berritzaile hori museoak Judith Clark erakusketa-sortzaile ospetsuarekin egindako lankidetzan sortu da. Clark museologia esperimentalean aditua eta London College of Fashion eskolako Center for Fashion Curation zentroko (UAL) zuzendarikidea da.
Erakusketan jarritako jantziekin batera, Cristóbal Balenciagaren objektu pertsonalak erakutsiko dira, Museoko bildumatik hartuta, moda-sortzailearen alderdirik lagunartekoena ekartzeko. Jostunari buruz hitz egiten diguten laneko tresnak, objektu pertsonalak, gutun pertsonalak eta jantziak jarriko dira ikusgai, haren gustuak, zaletasunak eta egunerokotasuna erakusteko. Erakusketaren komisario eta Museoko bildumen zuzendari Igor Uriaren hitzetan: «Ez dugu Balenciagaren bizitza deskribatu nahi; aitzitik, beti itzalean, gortinaren atzean, tailerretan gordeta, bere ideiak sortzearen isiltasunean sartuta egon zen gizonaren bilakaera gogoratu nahi dugu, eta, agian, geure buruari galdetu zergatik heldu diren objektu zehatz horiek guregana (soilak, erabilgarriak eta bitxiak, agian ez garrantzitsuenak, baina bai museoan gordeta daudenak) eta zer kontatzen diguten jostunari buruz».
Alaïa and Balenciaga Sculptors of Shape
Uztailean, Museoak Azzedine Alaïa diseinatzaileak duen Balenciagaren lanen bilduma jasoko du, erakusketa berri batean, eta Oliver Saillard ezaguna (modako erakusketen komisarioa, Jamestown markaren zuzendari sortzailea eta Palais Galliera museoaren zuzendari ohia) izango du zuzendari.
Etxe eta tailerretako jarduera amaitu eta, 1968an, azken bilduma amaitu zuenetik, Cristóbal Balenciagaren obrek modako jantzi moduan zuten balio material eta sinboliko iragankorra gainditu zuten, eta ondare bihurtu ziren. Hala, lehenengo bilduma pribatuak sortzen eta erakusketa asko antolatzen hasi ziren mundu osoan. Bildumagile irritsuetako bat Azzedine Alaïa izan zen, zeinak, lau hamarkadatan zehar, erabilera pribatuko artxibo harrigarria osatu zuen. Diseinatzaile tunisiarra 1930eko eta 1950eko hamarkadetako modaren zale amorratua zen. Zenbait maisuren ildoari jarraitu nahi zienez, haien pieza asko pilatu zituen. Alaïak, hasieran, ehunka eta, geroago,
milaka jantzi eskuratu zituen, Grès, Vionnet, Shiaperelli eta, batez ere, Balenciaga diseinatzaileenak.
Azzedine Alaïarentzat, Balenciaga izango zen beti eredua, «maitatuena, preziatuena». «Bi moda-sortzaileek oreka perfektua zuten neurriei eta bolumenei zegokienez. Haien
eskuetan eta lan-mahaietan, zuten erabakitasunetik eta biek ala biek maisutasunez maneiatzen zuten teknika menderatzetik sortu ziren soinekoak». Haien denboraz kanpoko diseinuak Olivier Saillard moda-kontserbatzaile ospetsuaren zuzendaritzapean elkartuko dira lehen aldiz, eta ikusiko da nola elementu asko partekatzen dituzten, hala sortze-prozesuan nola diseinuaren arloan. «Modaren historian, joeren eraginik izan ez duten bi pertsona isil eta handi hauek asko izan
dute batak besteari esateko». Bi egileen 80 pieza inguru hartu dira Alaïaren artxiboetatik, eta Parisko Azzedine Alaïa Elkartearen egoitzan aurkeztuko dira, urtarrilaren 20tik ekainaren 28ra. Gero, erakusketa Getariara eramango dute, uztailaren 15etik aurrera 120 modelo ezezagun erakutsiko dituen proposamen zabalagoan.
Urteko azken erakusketak gogorarazten digun moduan, nahiz eta Balenciagaren ekarpenak bere ibilbide profesionalaren bilakaeran eginak izan, eta, zalantzarik gabe, modaren benetako ikono bihurtu diren arren, ondare bihurtzeko prozesua nahiko berria da, eta artxiboek eta bildumek zeregin garrantzitsua dute prozesu horretan. «Alaïarena urte askoz izan da pribatua eta publikoari itxia, baina Balenciagaren lanari buruzko bildumarik interesgarrienetako bat da, 1930eko eta 1940ko hamarkadetako obrak jasotzen dituen beste ezein erakundetan gordetzen ez diren piezak baititu. Zalantzarik
gabe, moda-kontserbatzaileak ezagutza- eta inspirazioiturria ikusi zuen Balenciagan, Balenciaga berarentzat Lanvin eta Vionet sortzaileak izan ziren moduan». Horixe dio Museoaren zuzendari Miren Vivesek, eta honako hau gehitzen du: «Zalantzarik gabe, benetako pribilegioa da Getarian bilduma hau aurkeztea eta Azzedine Alaïa Elkartearekin eta Olivier Saillardekin lankidetzan aritzea, bi erakundeek ideia honen sustatzaile nagusi M. Hubert de Givenchyren oroimenez hasi dugun proiektu
honetan. Museoarentzat aukera paregabea da, eta nazioarteko prestigioa eta ikusgaitasuna ematen digu; bisitarientzat, berriz, aukera ezin hobea izango da goimailako jantzigintzako bi maisuren talentu sortzaile eta
eraikitzaileaz gozatzeko».
Ondarea Suspertuz
Aurten, Museoak proposatzen duen programak modari lotuko profesionalak ikertzea, sortzea eta teknika berenganatzea sustatzen du, modaren sektoreak dituen etorkizuneko erronken testuinguruan. Museoaren bildumen harira, ondarea zabalduz.
Cristóbal Balenciaga Nazioarteko I. Biltzarra
Moda-sortzaile handia Getarian jaio zela 125 urte igaro direla ospatzeko, ikerketako Cristóbal Balenciaga Nazioarteko I. Biltzarra antolatuko da mundu akademikoarentzat,
sortzaileari, haren testuinguruari eta lanari buruzko interpretazio berriak egitea eta datu berriak ematea sustatzeko. Biltzarraren emaitzak argitalpen zientifiko batean
argitaratuko dira. Nazioarteko biltzar horretan ikusgai jarri nahi dira jostunari eta haren ondareari buruzko kalitatezko lan eta ikerketa-proposamen berritzaileak —arlo guztietakoak: pertsonala, enpresakoa, sormenekoa, teknikoa, etab.—, bai eta
Balenciagaren inguruko askotariko testuinguru biografiko, kultural eta profesionalak aztertuko dituzten ikerketak ere.
Cristóbal Balenciagaren lana aztertzen duten zenbait aditu garrantzitsuk osatutako zientzia-batzorde batek ebaluatuko ditu jasotako ikerketa-proposamenak. Hauek dira, besteak beste: Miren Arzalluz, Parisko Palais Galliera museoaren zuzendaria; Ana Balda, Nafarroako Unibertsitateko Komunikazioko Fakultateko irakaslea; Amalia Descalzo, ISEM Fashion Business School eskolako irakaslea; Catherine Join-Diéterle, Parisko Palais Galliera museoko zuzendari izana 1989. eta 2009. urteen artean; Gaspard de Massé, Parisko Balenciaga Artxiboaren arduraduna; Lesley E. Miller, Londresko Victoria & Albert Museum museoko kontserbatzaile burua; Alexandra Palmer, Valerie Steele, New Yorkeko Fashion Institute of Technology eskolako zuzendaria; Igor Uria, Cristóbal Balenciaga Museoko bildumen zuzendaria, eta Paolo Volonté, Milaneko politeknikoko School of Design eskolako irakaslea.
Teknifikazioa eta ekintzailetza
Balenciagaren ondarea eta horren transmisioak ere aukera garrantzitsuak
sortzen ditu modaren profesionalentzat, sektoreak dituen etorkizuneko erronken testuinguruan.
IV. Udako Ikastaroa
Aurten, Cristóbal Balenciaga Museoaren Udako Eskolaren IV. edizioa izango da, EHUk Donostian egiten dituen udako ikastaroen barruan. «Modaren sektorean iraunkortasuna sustatzeko lurralde-estrategiak» izenburupean, ikastaroan, iraunkortasuna bereizteko estrategia moduan hartu duten lurraldeetako estrategia arrakastatsuak eta negozio-ereduak aztertuko dira. Ildo horretan, beren espezializazio-arloetan ospe handia duten estatuko eta nazioarteko profesionalak izango ditugu.
Proiektua teknifikazioko urteroko hitzordua da sektorearekin lotutako profesionalentzat, eta aurten Irailaren 4an egingo da, Getariako museoan. Eskola magistralak eta ikastaro profesionalak Eskola magistralak edo masterclass direlakoak saio teoriko eta praktikoak dira, zeinak Cristóbal Balenciagaren ondare teknikoa diseinatzaile-belaunaldi berri bati transmititzeko gaitasun handia duten profesionalen eskutik egingo diren.
Jarduera intentsiboak dira, eta museoan egiten dira guztiak, parte-hartzaileei Balenciagaren unibertsoan murgilketa osoa eskaintzeko. Aurten, eta berrikuntza moduan, bi ibilbide eta bi sakontzemaila proposatuko dira. Bietan goi-mailako jantzigintzaren teknikak landuko dira, eta biek Javier Martín izango dute
protagonista (irakaslea eta Sybilla eta Delpozo etxeetako laguntzailea). Martínek Carmen eta Emilia Carrichesen eskutik jaso zuen prestakuntza; bi ahizpak Madrilgo EISA tailerreko langileak eta tailerreko buruzagi Felisa Irigoyenen laguntzaile nagusiak ziren.
Haiengandik ikasi zituen Getariako jostunaren josteko teknika bereziak, eta haien laguntzarekin lortu zituen bere diseinuen adierazgarri diren bolumenak eraikitzeko ezagutzak. Saioetan, Balenciaga etxeetan erabilitako josteko método bereziak landuko dira, hala joskintzakoak nola fantasiakoak, hiru eguneko saio teoriko eta praktikoetan.
Bestalde, eta moda iraunkorraren ikuspegiari helduta, bi workshop praktiko egingo dira, Zero Waste modaren jardunbide iraunkorren inguruan. Diseinu adimenduneko filosofia bat da, zeinetan ez den hondakinik sortzen. Prozesu horretan, jantzi batentzako pentsatutako materiala erabat erabiltzea da helburua. Beraz, kontua da hondakinen ekoizpena murriztu eta ahalik eta material gehienak birziklatu eta errebalorizatzea, bai eta balio-bizitza luzeko produktuen ekoizpena sustatzea ere. Jardueren programazioa modari eta Cristóbal Balenciagari buruzko beste kultura-proposamen batzuekin osatuko da: familian gauzatzeko jardueren programa, haurrentzako udako programa, Do It Yourself motako tailerrak eta publiko guztientzako irisgarriak diren jardueren aldeko apustua.
Cristóbal Balenciaga museoak 2011. Urteko ekainaren 7an zabaldu zituen ateak. Jostunaren jaioterrian dago kokatua, Cristóbal Balenciagaren lehenengo prestakuntzaurteen eta heldutasun Profesionalaren oroimenez eta modaren munduari egindako ekarpenak ulertzeko helburuarekin.
Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuen garrantzia eta bere ondarearen garaikidetasuna ezagutzera emateko helburuarekin, bilduma aparta du museoak. Oso bilduma zabala da —3.000 pieza inguru ditu, baina etengabe ari da handitzen, gordailuei eta dohaintzei esker—, eta hedadura formal eta kronologiko handia du —jostunaren modelo zaharrenak daude, esaterako—; bi ezaugarri horiei esker, gaur egun dagoen bildumarik osatu, koherente eta interesgarriena da.
Bildumaren beste balio ezohiko bat piezen jatorria da; izan ere, Balenciagaren nazioarteko bezero handiak xx. mendeko gizarteko pertsonaia aipagarriak izan ziren: Mona Von Bismarck, Rachel L. Mellon, Patricia López Wilshaw, Barbara Hutton, Lilian Baels, Grace Kelly edota Madame Bricard, besteak beste, Artxiboetan dauden modeloak jantzi zituzten.
2112