Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Volver Haur minbiziaren nazioarteko eguna eta XII elkartasun ipar martxa

Haur minbiziaren nazioarteko eguna eta XII elkartasun ipar martxa

Otsailaren 15-ean, “Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna“ ospatzen dugu,egunean bertan irakurri eta ezaguteraziko da aurtengo aldarrikapen instituzionala,HAUR MINBIZIAREN FAMILIEN Espainiako Federazioak eginikoa.

Gipuzkoako Foru Aldundia

ASPANOGI - Adingabe Minbizidunen Familien Gipuzkoako elkartea da. Helburu nagusiena adingabe minbizidunaren eta bere familiaren bizi maila hobeagotzea da, gaixotasunaren berri ematen den unetik beraien beharrei erantzun bat emanaz. Gaixotasunaren prozesu guztian zehar eta ondoren, euskarria eta akonpainamendua ematen saiatzen gara. Gure urteko programaketa aurrera eramaten da Foru Aldundi Gorenaren Gizarte Politika departamenduak.ASPANOGI-rekin2019 lehen aldiz sinatutako hitzarmenari esker.Gaur egun hitzarmenak aurrera jarraitzen du. Donostiako Udalaren babesa eta diru laguntzak ere azpimarratzekoak dira.

Otsailaren 15-ean, “Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna“ ospatzen dugu, egunean bertan irakurri eta ezaguteraziko da aurtengo aldarrikapen instituzionala,HAUR MINBIZIAREN FAMILIEN Espainiako Federazioak eginikoa. ASPANOGI beste 23 elkarterekin batera bertako kide da eta manifestuarekin bat egiten du.Nazioarteko Egunaren eta haur minbiziarekiko elkartasunaren irudia, urrredun kolorea duen lazoa da. Aurtengo leloa “Arreta psikolojiko espezializatu baten alde” izango da.

Adingabeen minbiziaren diagnostikoak ez dio soilik haien osasun fisikoari eragiten, baita ere haien ongizate psikologiko eta emozionalari.Egun batetik bestera minbiziak adingabe eta bere familiaren bizitza hankaz gora jartzen du, ohiko ekintzak ordezkatzen dira ospitaleko bisita, froga, tratamendu eta uneoroko zaintzagatik. Ospitale batean egon behar izateak eta tratamenduen ondorio fisiko, emozional eta kognitiboek beraien eguneroko ekintzetan mugak-oztopoak ezartzen dizkie eta ezberdin sentiarazi; ezin eskolara joan, kirol taldeetan parte hartu,itsura aldaketa (ilea erori,oso argal egon edo puztuta , aurpegi zurbila etab.) lagunen erritmo bera ezin eraman eta harreman sozialen gutxitzea. Familiak adingabearekin batera bizi ditu egoera huek eta beraien egoera emozionalean eragina nabaria da, honi gehitu behar zaio; bildur, kezka, ezintasun, noraeze eta bestelako hainbat emozio.

Hori dela eta, Haur Minbiziaren Familien Espainiako Federazioak, manifestu honen bidez, minbizia duten adingabeen eta nerabeen eta haien familien osasun mentala zaintzeko beharra ikusarazi nahi du, prozesu onkologikoaren fase guzti-guztietan: diagnostikoan, tratamenduan, doluan eta gaixotasunaren ondorio posibleen maneiuan.

Ezinbestekoa da haur eta gazteen psikologia onkologikoan espezializatutako psikologiako profesionalen presentzia, haien esku-hartzeak beharrezko laguntza eta zaintza eskaintzen ditu. Adingabeek eta familiek beren emozio guztiak askatasunez adierazteko aukera izan dezaten behar diren une eta espazioetan.

Ezin dugu ahaztu ikastetxeetan egiten den esku-hartzea. Beharrezkoa da hezkuntzako profesionalak sentsibilizatzea eta prestatzea, eskolara itzultzean adingabeek eta nerabeek dituzten tentsio emozionalak ulertu eta maneiatu ahal izan ditzaten, bai eta ikaskideak ere. ASPANOGIn hitzaldiak eman ohi ditugu haur minbizia naturaltasunez eta normaltasunez landu dadin, ikasleen adin eta ulermen mailara egokitzen ditugu. Hori dela eta otsailaren 14ean egiteko ekintza bat proposatu diegu; ”Urrezko begiztaren indarra”, honako ekintzetan oinarritzen da: “Haur minbizia ipuinkeriarik gabe” gidaren quiz interaktiboa (10-11 urte eta hortik gorako ikasleentzat), “Pentsamendu positiboen katea”urre koloreko lazoak erabiliaz eta 12:00 etan ikastetxeentzat egin den manifestua irakurriko dute. Urre koloreko begiztaren tatuaiak eskuratzeko aukera izan dute ikastetxeek, Gipuzkoako 16 hain zuzen, 4975 ikasleek eramango dute urre koloreko begizta.

Donostia eta Gipuzkoako herriak gurekin nahi ditugu egun honetan, beraz udalerri eta gune garrantzitsuenetan urrezko begizta eta ASPANOGIko pirata daraman pankarta ezarriko dira, hauek izanik:Gipuzkoako Foru Aldundiko jauregia, Donostiako udaletxea, Zarautz,Tolosa, Beasain, Legazpi, Zumarraga, Arrasate...

Donostiako ospitale unibertsitarioan, sarrera nagusi kanpoan dagoen espazioan, ekintza berezi bat aurrera eramango dugu, Oiartzungo erraldoi txikien laguntzarekin. “Kiñu” izeneko erraldoi bat dute, minbizia duen haur bat irudikatzen du buruan duen zapia ikusgai duela. Kiñuk , beste erraldoi txikiekin batera dantza egingo du,ASPANOGiko pirata eta familien presentzian. 12:00 etan elkartuko gara eta egun honetako manifestua irakurriko dugu. Ondoren, Porrotxek oparitutako gereziondoan elkartuko gara , bertan 15 lore utziko ditugu eta 2024 urtean hil diren haur-nerabeei omenaldia egingo diegu.

XII IPAR MARTXA

Gizartearen partaidetza bultzatu nahi dugu elkartasun ekintza honekin, non haur minbiziaren aurka indarrak batzen saiatuko garen. Haur eta nerabeen minbiziak ez duela ez adina, jeneroa , erlijio edo talde soziala kontutan hartzen kontzientziarazi nahi diegu Gipuzkoako herritarrei.

Gaixotasun ezezagun eta arraroa da adintxikikoen kasuan, baino haur minbizia errealitate bat da (Donostiako Unibertsitate Ospitalean 30 kasu tratatzen dira) eta beharrezko ikusten dugu kausa gizarteratzea.Tabuak hautsi eta aurre egin nahi diegu! haur minbiziaren ondorioz piratek eta euren familiek bizi duten egunerokotasunaz hitzeginaz, enpatia eta elkatasuna bultzatu nahiean.

Nordik Walking edo Ipar Martxa, adin guztietako pertsonek egin dezakete, ez da kirolaria izan behar .Elkartasuneko martxa hau ez da lasterketa bat, bi bastoien laguntzarekin edo bastoirik gabe ibilbidea egitea izango da. DYAren presentzia eta laguntza izango da ibilbide guztian zehar edozein ezbehar ekiditu edo tratatu ahal izateko.

Eguna: Otsailaren 16 ( igandea)

Izen ematea: www.rockthesport.com https://www.rockthesport.com/es/evento/xii-marcha-nordicaaspanogi/inscripcion/selecciona-tarifa

  

4568