Debako zubiaren berreraikitze lanen inguruko erakusketa inauguratuko da
Debako zubiaren berreraikitze lanen inguruko erakusketa inauguratuko da
La madrugada entre el 4 y 5 de julio de 2018, la pila central del puente de piedra de Deba sufrió un descenso repentino, que puso en marcha la fase de emergencia y diagnosis para poder asegurar la conservación, estabilidad y seguridad del mismo.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, zubiaren kolapso partzialaren aurrean, berehala jardun zuen: larrialdiko obra bat egin zuen, zubiaren egonkortasuna ziurtatzeko. 2021eko apirilean Debako zubia birgaitzeko obra hasi da. Jarduketa horren zenbatekoa 2.743.411,38 € da, eta kontratu horren adjudikazioduna MOYUA-HARRI ABEE enpresa da, eta obraren zuzendaritza INJELAN-FHECOR ABEEren kargura dago.
Mari Jose Telleria, Kulturako foru zuzendaria “zubiak ondare gisa duen balioa ezagutaraztea funtsezkoa da Foru Aldundiarentzat, kultur ondasun horren kontserbazioa zaintzeaz gain, ondare hori baloratu eta zabaltzea dagokigu. Gainera, gure ustez, bai Debako eta Mutrikuko herritarrek bai egun horietan udalerria bisitatuko duten pertsona guztiek itsasadarreko lanaren jarraipena eginez gozatuko dute. Jarraipen hori askoz hobeto ulertu eta estimatuko da, gune horretan jarriko diren baliabideei esker”.
Kultura Zuzendaritza honen asmoa da obra hori eredugarria izan dadila, bai alderdi teknikoen inguruan, bai herritarrei, oro har, eta bereziki Debako eta Mutrikuko biztanleei ezagutaraztearen eta komunikatzearen inguruan. Horretarako, administrazio klausulen agirian bertan, hobekuntzen atalean, jarduketa horiek dokumentazio prozesuarekin eta ondarearen dibulgazioarekin lotuta egotea aurreikusi zen. MOYUA-HARRI ABEEk aurkeztutako hobekuntzen testuinguruan kokatzen da gaur, 2021eko uztailaren 7an, inauguratuko den erakusketa.
Erakusketa hori zubiaren ondoan dago kokatuta, eta fabrika zubien mundu zoragarrian sartuko gaitu, hasiera-hasieratik gizateriaren historia egituratu duten zubi horietako baten ondoan, hain zuzen ere. Ibilbide bat proposatzen du erakusketak: zubiaren proiektugilearen irudia ezagutarazten ditu (Jose Antonio Cortazar), baita zubiaren historia, larrialdi faseak, egungo berreraikuntza faseak, harrizko zubiak eraikitzeko lanen ezaugarriak eta Gipuzkoako harrizko zubi katalogatuak ere. Informazio hori guztia multimedia informazioarekin eta Debako zubiaren maketa ikusgarriarekin osatuko da. Zubia harriz eraikita dago, eskalan, eta fabrikako zubien eraikuntza teknikak xehatzen ditu.
«Debako zubia berreraikitzea erabaki zen –eta ez hein batean ala erabat eraistea– Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzen den Donejakue Bidearen Sailkatutako Kultura Ondasun delako (2/2012 Dekretua) eta XIX. mendean eraikitako Gipuzkoako harrizko zubi garrantzitsuenetako bat delako. Foru Aldundiaren iritziz, esku hartzearen irizpide gidaria zubia 2018ko kolapsoaren aurreko egoerara bermeekin leheneratzea zen, eta hori bat dator jasangarritasun printzipioekin eta zubiaren erabileraren inguruko alderdi tekniko, paisajistiko, sozial eta sinbolikoarekin. XXI. mendean harri gangak berreraiki ahal izateko, iraganeko mendeetako maisuen asmamena, ausardia eta jakintza teknikoa erabili behar izan dira. Zaharberritze horrek ingurune zail batean (ura) eraiki –zimenduak zein gangak– behar izan zuten profesional handiei tributua emateko ere balio du». (Javier León, bideetako ingeniaria, proiektuaren arduraduna eta ETSICCP-UPMko irakasle titularra).
Debako zubiak 150 urte baino gehiago ditu, eta urte horietan kalteak eta aldaketak izan ditu. 1892. urtean arazoak azaldu diren 1. zutarriaren zimendatzean; 1955. urtean metalezko altxamendu tartea ordeztu zen; 1983an, Euskadi osoan izandako uholde handien kalteak jasan zituen; 2001. urtean, zimendatze arazoak agertu ziren berriro ere; 2013. urtean, oinezkoentzako zubi bihurtu zen; eta 2018ko uztailaren 5eko goizaldean, zutarri zentrala bat-batean erdi hondoratu zen. Ondorioz, 2. eta 3. gangak deformatuta geratu ziren.
Gertakari hark sorrarazi zuen prozesua islatzen da diagnosi orrietan, baita zutarrian eta gangetan eragin zuen egitura afekzioa ere.
Informazio zabalena larrialdi eta berreraikuntza faseen deskribapenari dagokio. Larrialdi fasean zimenduak nola azpiberritu ziren, 2. eta 3. gangetatik zintzilikatzeko auto zinbria nola jarri zen eta oinezkoen pasabidea nola muntatu zen ikusi ahal izango da. Pasabide hori ondorengo berreraikuntza lanei ez eragiteko moduan muntatu zen.
Une honetan egiten ari diren urratsik adierazgarrienak ikusgai daude berreraikuntzari buruzko paneletan, zutarri zentralaren aurretiko lanak eta hura azpiberritzeko lanak; eta datozen hilabeteetan egingo direnak: hala nola 2. eta 3. baoak desmuntatzea, zutarri zentralaren goiko aldea eta 2. eta 3. gangak berreraikitzea, bai eta tinpanoak eta aldapa formako elementuak ere. Amaitzeko, elementu osagarriak –aldamioak eta auto zinbria– desmuntatuko dira eta akabera lanak egingo dira.
Maketa izango da erakusketaren ginga: Lasturko harrobiko harrizko piezekin eginda dago, eskalan, eta fabrika zubiak eraikitzeko erabiltzen ziren zurezko zinbriak izango ditu.
Proiektu honen garrantziak eta originaltasunak ingeniaritza zibilaren mugarri bihurtu dute, baita eraikitako ondarearekin duen loturari esker ere; izan ere, gure arbasoek egiten zekitena berriro ezagutarazten du, eta jada galduta dauden eraikuntza teknologiak eta metodoak berreskuratzen ditu. Proiektuaren garrantziak eta tamainak interes handia sortu dute bide, ubide eta portuen ingeniaritzako eta arkitekturako eskola teknikoetan eta obra zibilarekin lotutako erakunde publikoetan.
Erakusketa horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, komunitate teknikoaren lana zabaltzeaz gain, ondarearen kultura zabaldu nahi du, haren kontserbazioa eta ezagutza sustatzeko, bai Deba eta Mutrikuko herrietan, bai bisitarien artean ere.
1678