Diputatuen kontseiluak 2022ko ekainaren 14ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko ekainaren 14ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/06/14
DIPUTATU NAGUSIA
- Bat egitea berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko herri itunarekin.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Ezkioko (Ezkio-Itsaso) saneamendu proiektuaren obrak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Kreditu gerakina txertatzea 2022ko aurrekontuan Uliazpi Fundazioan.
- Konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren alorrean.
- Ordainketa kredituaren transferentzia Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
- Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kredituak sortzea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituak sortzea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Itxiberrieta biribilgunea osatze aldera, Lasarte-Oriako hegoaldeko N-I-451 lotunean (Allerru) biribilgune goratua egiteko.
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: GI-2633 errepideko 6,840 eta 12,980 KPen artean zoruaren egitura birgaitzekoa.
- Kontratazio espedientea hau onestea: GI-3520 errepidea 2,300 eta 2,680 KPen artean zabaltzeko eta hobetzeko proiektuaren proiektu berrikusiko lanak.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Sarean sartzea GI-3841 “GI-2132 (Astigarraga)- 27. poligonoa" errepidea eta aldatzea Errepide Sarearen Katalogoa.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Prezioak eguneratuak onestea sinatutako kontratu hauetan: babesgabetasun-egoeran dauden adingabekoentzako zentro zerbitzuak, familian esku hartzeko eta bitartekaritza-lanak egiteko zerbitzuei eta familia-harrera sustatzeko eta babesteko zerbitzuak, buruko nahasmendu larria duten pertsonentzako errehabilitazio psikosozialeko eguneko zentroak eta Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Foru Zerbitzua ematea xede dutenak.
2162