Diputatuen kontseiluak 2023ko martxoaren 14ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2023ko martxoaren 14ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/03/14
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondareari eragindako galera edo kalte materialen estalduraren asegurua.
- Kontuan hartzea "Herritarren Batzarra: Landa ingurunea eta klima" partaidetza prozesuaren dokumentua.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Lankidetza hitzarmen hau onestea: Andoaingo Udalarekin sinatu beharrekoa, Andoaingo Ziako errekastoaren saneamendu Proiektuko obrak gauzatzeko.
- Dirulaguntza honen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoan plastikoaren ekonomia zirkularreko berrikuntza-poloa garatzekoak.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Vicomtech Ikus Interakzioko eta Komunikazioetako Teknologien Zentro Fundazioari Eskuzaitzetan egoitza berri bat eraikitzeko beharrezkoak diren instalazio teknikoak eraiki, egokitu eta hasierako ekipamendua erosteko inbertsioak finantzatzeko.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa garapeneko proiektuetarako.
- Baimena ematea Mubil Fundazioari «Mubil Mobility Awards» sariak emateko; eta onestea sari horiei dagozkien oinarri arautzaileak.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea Pasaian N-I errepidearen saihesbidea egiteko Proiektuaren partzelarioko 74 zk-ko partzela.
- Behin betiko onestea Asteasuko Plangintzako Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala Julian Lizardi, Kojuene eta Karabelaberriko eraikinen kalifikazioa aldatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 2023. urterako Zergen Egiaztapenerako Planaren irizpide orokorren berri ematea.
- Zerga zehapenak barkatzeko hainbat eskaera ebaztea.
- Kreditu gehigarriak onestea, konpromiso kredituak sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
- Ordainketa Kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituak sortzea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
- Konpromiso kredituak sortzea Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Ordainketa kredituaren transferentziak egitea eta konpromiso kreditua sortzea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2023ko deialdia onestea: udalerri txikiei eta toki erakunde txikiei Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide sareko bide segurtasuna hobetzeko jarduketetarakoak.
- Aurrekontu eguneratua eta kontratazio espediente hau onestea: Beasainen N-I errepideko 419,550 eta 419,855 KPen artean pantaila akustikoak jartzeko proiektua. Aurrekontu eguneratua.
- Aurrekontu eguneratua eta kontratazio espediente hau onestea: Ataunen GI-3151 errepideko 1,370 - 1,470 eta 2,270 - 2,350 KPen artean, lerradurak izandako ezpondak egonkortzeko proiektu berrikusia. Aurrekontu eguneratua.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei zuzendutakoak.
- Obra proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Azkoitiko San Jose egoitza zentroa eraberritzeko eta handitzeko lanak gauzatzeko.
1479