Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2020ko martxoaren 17ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko martxoaren 17ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2020/03/17
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

DIPUTATU NAGUSIA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako neurriak, Covid-19 koronabirusaren bilakaerak sortutako egoeraren aurrean.
  • Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: "Gazteak euskaraz Etorkizuna Eraikiz" programa diseinatu eta kudeatzeko.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Foru Dekretua, Jasangarritasun Energetikoaren Gipuzkoako Foru Batzordea sortzekoa.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Bi plaza gehitzea Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte langile izateko hautapen prozesuan.
  • Aldatzea Giza baliabideak arrazionalizatzeko Programa, D eta E taldeko lanpostuak birsailkatzekoa.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Diputatuen Kontseiluak 2019ko urriaren 22an eman zuen Gizarte Langilea Balorazioa, Orientazioa eta Kalifikazioa lanpostuaren balorazioari buruzko erabakiaren aurka jarritakoa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratu hau aldatzea: "Donostiako Errotaburu 2ko eraikineko fatxaden birgaitze eta konponketa proiektua" obra gauzatzeko.
  • Kreditu gehigarria onartzea Ogasun eta Finantza Departamentuan (Errotaburu 2ko fatxada).
  • Kreditu gehigarria onartzea Ogasun eta Finantza Departamentuan (Ticket bai hitzarmena).
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
  • 2020. urterako Zergen Egiaztapenerako Planaren irizpide orokorren berri ematea.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea eta dagokion kontratazio espedientea: Arroabean (Zestoa), N-634 eta GI-631 errepideen artean biribilgunea egiteko proiektu eraberritua (2-I-19/2017-R1).

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Irungo Udalarekin sinatu beharreko hitzarmena onartzea: Ama Xantalen adinekoen egoitzaren eta eguneko zentroaren kudeaketa eskualdatzeko.
  • Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden pertsonen familia zaintzaileei laguntza emateko programak egiteko.
  • Zerbitzu hauek esleitzeko prozeduraren 3. sorta hutsik deklaratzea eta kontratazio espediente berri bat onartzea: gizarte babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzako (Azpeitia, Igeldo, Legorreta, Urretxu eta Arrasate) egoitzetan harrera zerbitzua emateko.
  

1850