Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2022ko apirilaren 5eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko apirilaren 5eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/04/05
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura ematekoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022-2024 deialdia onestea: herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideei zuzendutakoak.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: energia-komunitate berriak sortzea sustatzeko eta energia-komunitateek instalazio fotovoltaikoak martxan jartzeko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzekoak.
  • Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Zahartzearen eta mendekotasunaren arloko erreferentziazko zentroa eta lur azpiko aparkalekua egiteko lanak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako abeltzaintza sektorean COVID-19ak sortutako krisiari aurre egitekoak.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Pasaiako Herrera Iparraldean behin-behineko aparkalekua urbanizatzeko.
  • Onestea Zarauzko Aldapeta kaleko 1-3 zenbakiko eraikinaren beheko solairuan dagoen lokalaren doako erabilpen lagapena, desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro gisa erabiltzeko.
  • Behin betiko onestea Ormaiztegiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 2. Aldaketa Puntuala, Beheko Soroa 15 Areari dagokiona.
  • Behin betiko onestea Idiazabalgo Hiri Antolamenduko Plan Orokorra.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 1/2022 Foru Dekretu-Araua, apirilaren 5ekoa, egungo krisi energetikoa, prezioen gorakada eta Ukrainaren inbasioa izaten ari diren inpaktu ekonomikoa arintzeko premiazko zerga neurriak onestekoa.
  • Konpromiso kredituak sortzea eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan eta Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
  • Kredituen gaikuntza onestea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
  • Foru Aldundiaren irizpidea adieraztea foru arau proposamen honen inguruan: Hiri-lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 16/1989 Foru Araua aldatzeari buruzkoa.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Azpeitian GI-631 errepidean 12,580 eta 13,995 KPetako bi zubien egitura sendotzeko.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Azpeitian GI-631 errepidean 12,580 eta 13,995 KPetako bi zubien egitura sendotzeko proiektuko lanak.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Zarauzko Aldapeta kaleko 1-3 eraikineko beheko solairuan dagoen lokalean desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro balioaniztun bat gaitzeko obrak.
  • "Atzegi" elkartearekin sinatutako kontratu-programa hau aldatzea: desgaitasuna duten pertsonei bizimodu independenterako laguntza zerbitzua emateko (III. eranskina: araubide ekonomikoa).
  

2232