Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2021eko apirilaren 13ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko apirilaren 13ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/04/13
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin eta Donostiako Udalarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren bigarren luzapena baliozkotzea: Aieteko Giza Eskubideetako Baliabide Pedagogikoen Zentroaren proiektuaren fase pilotua garatzeko
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa eguneratzea: 2021. ekitaldia.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programa, sarjentu karrerako funtzionarioei dagokienez.
  • Onestea kontratazio espediente hau: Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzurako bi ibilgailu auto-eskailera birakari automatikoren hornidura.
  • Kontsulta, kexa eta iradokizunen 2020ko Memoria aurkeztea.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onartzea eta herri onurakotzat jotzea: Astigarretako (Beasain) saneamenduaren proiektua.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako itsasertzeko bideometriaren foru sareko estazioetako datuak mantentzeko eta ustiatzeko zerbitzuak
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, hiri-hondakinak kudeatzeko mankomunitateei, irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta merkataritza-sozietateei zuzendutakoak ekonomia zirkularra bultzatzen duten jardueretarako.
  • Gauzazko dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan degradatutako eremuak leheneratzeko eta berroneratzeko eta azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko proiektu eta jardueretarako.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko programakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaile espezifikoak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko programakoak.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Arrasateko Udalak emandako erabilera pribatiborako administrazio-emakida onartzea: AE 82 Kataide eremuan kokatutako lursail batena, "Kataide Arrasate industrialdearen eremuan Bizikletentzako/Oinezkoen bidearen proiektua" gauzatzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • IZFE SAk bete beharreko "Ogasun eta Finantza Departamentuko Zergabilketako Zuzendaritza Nagusiko aplikazioen garapena" izeneko mandatua onartzea.
  • IZFE SAk bete beharreko "Ogasun eta Finantza Departamentuko aplikazioen mantenua eta euskarri teknikoa" izeneko mandatua onartzea.
  • IZFE SAk bete beharreko "Ogasun eta Finantza Departamentuko Zerga Kanpainen garapena" izeneko mandatua onartzea.
  • Konpromiso kreditua sortzea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Bidegi, SA foru sozietate publikoari atxikitzea A-636 "Beasain-Durango, Kanpanzarren barrena" autobia.
  • Oiartzungo Udalari eskualdatzea Lanbarrengo eremuko hainbat bideren titulartasuna.
  • Zerbitzu hauen kontratazio espedientea onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide sarean egin beharreko konponketa eta birgaitze lanetan materialen eta obren kalitatea kontrolatzea.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Gastua baimentzea udalen eta mankomunitateen alde: etxeko laguntza zerbitzua eskaintzeagatik 2021ean sortutako obligazio ekonomikoak betetzeko.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta Tokiko eta Oreka lerroen deialdiak onartzea: Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren Liburutegia eta kultura Sustapen eta Hedapen Zerbitzuak kudeatzen dituenak.
  

1919