Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2018ko urriaren 15eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2018ko urriaren 15eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2018/10/15
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

DIPUTATU NAGUSIA

  • Diru laguntza ematea zuzenean Langune Hizkuntzen Industriaren alorreko Euskal Herriko Enpresen Elkarteari: elkartearen funtzionamendu, ustiapen, eta jarduera gastuetan laguntzeko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Beizamako Hiri Antolaketako Plan Orokorra.
  • Amezketako "Aralarko Papelera" 2. Hirigintza Esku Hartze Areari dagokion Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Ogasun eta Finantza Departamentuan.
  • Zerga zehapenak barkatzeko hainbat eskaera ebaztea.
  • Egindako jarduketei buruz berri ematea: konkurtso eta zerga-bilketa prozeduretan ondasun edo eskubideen adjudikazioak finantzatzeko kreditu gehigarriak onartu eta gastuak baimentzea.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: GI-627-34 errepideko lotune erdiaren eta Takoloko (Arrasate) biribilgunearen arteko bide adarraren sekzioa berritzeko proiektua (3-I-39/2016-V1).
  • Proiektu honen proiektu aldatua onestea: San Lorentzo-Larre tuneleko Iruñeko noranzkoko hodian (A-15 autobidea) estaldura sendotzea eta instalazioak egokitzea (2004/54/CE Direktiba) proiektu aldatua (3-IN-21/2017-M).
  • Lan kontratu honen aldaketa onestea: San Lorentzo-Larre tuneleko Iruñeko noranzkoko hodian (A-15 autobidea) estaldura sendotzea eta instalazioak egokitzea (2004/54/CE Direktiba) proiektua (3-IN-21/2017-M).
  

1837