Diputatuen kontseiluak 2022ko maiatzaren 17ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko maiatzaren 17ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/05/17
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Lehen Enplegua programakoak.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onartzea Fermín Leizaola Calvo jaunaren bilduma etnografikoaren zati baten -522 objektu etnografiko- jabari osoko dohaintza.
- Hondarribiko Udalari itzultzea Jaizkibel mendiko Santa Barbara parajean dagoen 40.000 m2-ko lursaila, bertan dauden instalazioekin batera (terrazak edo plataformak, arkuteria eta mahai panoramikoa).
- Doan besterentzea "Fundación Sueskola Gipuzkoa Fundazioa"-ri, Peugeot Partner ibilgailu bat.
- Dirulaguntza hauen oinarri araultzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoan bizikleta garraio modu gisa erabiltzea sustatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako programakoak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Baimentzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetza "CARDUMEN FOOD TECH FUND FCRE" inbertsio funtsean.
- Baimentzea Gipuzkoako Foru Aldundia "STELLUM GROWTH I, SCR SA" arrisku kapitaleko sozietatean akziodun eta inbertitzaile gisa sartzea.
- Baimentzea Gipuzkoako Foru Aldundia "STELLUM FOOD & TECH I, SCR SA" arrisku kapitaleko sozietatean akziodun eta inbertitzaile gisa sartzea.
- Konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kreditua sortzea Gobernantza Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea eta kreditu transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: udalerri txikiei eta toki erakunde txikiei Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide sareko bide segurtasuna hobetzeko jarduketetarakoak.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: laguntza teknikoko zerbitza, desgaitasuna balioesteko txosten mediko eta psikologikoak egitekoa eta mendekotasuna balioesteko eskaera egiten duten pertsonei buruzko informazioa eskuratzekoa.
- Kontratazio espediente hau onestea: Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako Bergarako eta Soraluzeko eguneko zentroetako zerbitzua.
- Kontratazio espediente hau onestea: Donostiako Aldakonea eta Txara 2 zentroetan adineko pertsonentzako egoitza eta bestelako zerbitzuak.
- Kontratu honen esleipenari uko egitea: Donostiako Txara I eraikina eraberritzeko proiektuak eta bestelako azterlan tekniko osagarriak idazteko eta obrak zuzentzeko zerbitzuak; eta kontratazio espediente berria onestea.
- Aldatzea honako zerbitzu kontratua: Lasarteko Atsobakar adineko pertsonentzako egoitza handitzeko proiektuaren exekuzio-proiektua eta beste hainbat agiri tekniko osagarri idaztekoa eta obra zuzendaritza eramatekoa.
2004