Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen Kontseiluak 2018ko urriaren 23ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluak 2018ko urriaren 23ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2018/10/23
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Koldo Mitxelena Kulturuneko (KMK) eraikinaren erreforma integralari dagozkion proiektuak eta bestelako dokumentu tekniko osagarriak idazteko zerbitzuak emateko.   

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

  • Foru Arau proiektua, Gobernu Onari buruzko foru gobernantza publikoaren esparruan.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

  • Diru laguntza ematea zuzenean CEIT Zentro Teknologikoa Elkarteari: "Gas supersoniko baten eta urtutako metal zutabe baten interakzioaren ordenagailu bidezko modelizazioan oinarritutako oinarrizko azterketa, partikula solidoak lortzeko eta fabrikazio aurreratuko prozesuetan erabiltzeko" proiektuak eragingo dituen gastuen zati bat ordaintzeko.  

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • 2018ko urteari dagokion gastua baimendu eta xedatzea adostutako konpentsazio gisa Compañía del Tranvía de San Sebastián a Tolosa SAren alde: Tolosa, Villabona, Errekalde, Ibaeta eta Donostiako erdialdearen arteko bidaiaren zuzeneko garraio zerbitzuak eta zerbitzu batzuk ospitale gunera arte ezartzeagatik sortu diren betebehar ekonomikoei aurre egiteko.  

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Dekretua, interes orokorreko xedeen esparruan lehentasunezko mezenasgo jarduerak 2018. eta 2019. urteetarako ezartzen dituena.  
  • Foru Dekretua, abenduaren 5eko 49/2006 Foru Dekretua, zerga kontsulta idatzien eta aurretiazko tributazio proposamenen prozedurak garatu eta Zergen Aholku Batzordea sortzen duena, aldatzeko.  
  • Konpromiso kreditua sortzea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Konpromiso kreditua sortzea Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuan.  
  • Konpromiso kreditua sortzea Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuan.  
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorraren eta Gizarte Politikako Departamentuaren artean eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorraren eta Ogasun eta Finanza Departamentuaren artean.

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

  • ASPACE entitatearekin sinatutako kontratu programa aldatzea: egoitza zerbitzuko lau plaza gehiago hitzartzeko.  
  • Aldatzea Zestoako Udalarekin sinatutako kontratu programa: mendetasun-egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko (II. eranskina: langileen zerrenda eta III. eranskina: erregimen ekonomikoa).

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontuan hartzea Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2019-2030 Plan Orokorra onesten duen foru arauaren aurreproiektua idazteko prozeduran egin den partaidetzazko deliberazio prozesuaren barruan Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak egin duen txostena, prozesuaren emaitzak planean txertatzekoa.
  

1936