Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2023ko ekainaren 27ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko ekainaren 27ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/06/27
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Foru Kontratazioen Zentralaren bidez, ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen hornidura kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
  • Berrikusi diren lanpostuei dagokien balorazioa onestea.
  • Hainbat lanposturen behin betiko balorazioaren esleipena onestea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda aldatzea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Honako proiektua eta dagozkion obren kontratazio espedientea onestea: Elgoibarko Eskualdeko Nekazaritza Bulegoaren bulego berrietarako lokala egokitzekoa.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzaren aldeko jaraunspena onestea.
  • Aiako Pagoetako parkean, Iturrarango interpretazio-zentrorako eta parke botanikorako sarbidean dagoen partzela bat eskuratzea.
  • Erabaki honen betearazpena eteteko eskaera, bere aurka aurkeztutako berraztertze-errekurtsoan egindakoa, ebaztea: Bidasoa Behea eta Oarsoaldea eskualdeetan eta Donostiarekin dituen loturetan erabilera orokorreko bidaiarien hiriarteko garraio-zerbitzu publiko erregularraren emakida proiektua onesteko erabakia.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kreditu gehigarriak onestea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Prezioen salbuespenezko berrikuspena onestea kontratu honetan: Ezkio-Itsason eta Beasainen, GI-2635 errepideko 10,130 eta 15,800 KPen artean, zoruaren egitura birgaitzeko proiektuko obrak gauzatzekoa.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Biharko Gipuzkoa SLk kudeatzen dituen zazpi zerbitzuren prezioak finkatzen dituen 2023ko maiatzaren 23ko erabakiaren I. eranskinean antzemandako akatsak zuzentzea.
  • Kontratazio espediente hau hutsik deklaratzea, eta berri bat onestea: Donostiako Elizaran zentroan eguneko zentroaren, laguntzadun etxebizitzen eta babespeko apartamentuen zerbitzuak gauzatzekoa.
  

1745