Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2019ko abenduaren 3ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko abenduaren 3ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2019/12/03
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

DIPUTATU NAGUSIA

  • Adierazpen instituzionala: 2019ko euskararen nazioarteko eguna.
  • ASPEGI - Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien elkarteari "Gipuzkoako Urrezko Plaka" ematea.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Mundubira 500 Elkano Fundazioari: National Geographic-en 2020. urteko euskarazko agenden argitalpena eta banaketa finantzatzeko.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Euskal Herriko Unibertsitateari: Adimen Artifizialeko Graduak Datu-prozesamendurako zentroan beharrezkoak izango dituen inbertsioak finantzatzeko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Foru Dekretua, aldatzen duena maiatzaren 10eko 9/2016 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategien aldeko laguntzei buruzkoa: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak.
  • Dirulaguntza hauen 2020ko deialdia onartzea: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko.
  • Dirulaguntza hauen 2020ko deialdia onartzea: nekazari gazteek enpresak sortzeko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko abeltzaintzako ustialekuetan sortutako mindak tratatzeko, arazteko eta banatzeko.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza ematea zuzenean Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, S.A. sozietateari: ekarpen berezi moduan.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • 2019. ekitaldirako absentismoari lotutako produktibitate osagarri bat onartzea.
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Suhiltzaile Zerbitzurako auto-eskailera automatiko birakari ibilgailu baten hornidura. Aldez aurreko tramitazioa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
  • Arbitraje Batzordeari gatazka aurkeztea Estatuko Administrazioaren aurka.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: buru nahaste larria duten pertsonentzako Zarautz eta Donostian laguntzadun etxebizitza zerbitzua emateko. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Aldatzea hainbat entitate kolaboratzailerekin sinatutako kontratu-programak eta lankidetza hitzarmenak: babes gabezia egoeran dauden adingabeen, gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonen eta buru nahasmendu larria duten pertsonen arreta integrala eskaintzeko (III. eranskina: erregimen ekonomikoa).
  • Prezio eguneratuak onartzea sinatutako kontratu hauetan: Gipuzkoako Lurralde Historikoko babesik gabeko adingabeei eta buru nahasmendu larria duten pertsonei arreta integrala eskaintzea xede dutenak.
  • Onartzea sinatutako kontratu hauetan aplikatu beharreko prezioak: adineko mendeko pertsonei eta desgaitasuna duten pertsonei egoitza eta eguneko zentroen zerbitzuak emateko.
  • Onartzea gehienezko erreferentzia tarifak honako lankidetza hitzarmen eta kontratu-programa hauetan: adineko mendeko pertsonei eta desgaitasuna duten pertsonei egoitza eta eguneko zentroen zerbitzuak emateko.
  

1882