Diputatuen kontseiluak 2021eko otsailaren 9ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2021eko otsailaren 9ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/02/09
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako udalek eta tokiko erakunde txikiek herritarren partaidetza sustatzeko.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: Eskuzaitzetan (Donostia), Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa-Naturklimarako passivhaus eraikina eraikitzeko eta urbanizatzeko lanen zuzendaritza fakultatiboaren talde tekniko baten zerbitzuak (2021/02-AK-ZE).
- Beka hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: ekonomia zirkularrari buruzko, jasangarritasun energetikoari buruzko eta aldaketa klimatikoa moteltzeko eta/edo egokitzeko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako, eta aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikaziorako.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Akatsen zuzenketa Diputatuen Kontseiluaren 2020ko abenduaren 9ko erabaki honetan: Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea hartutako hainbat lurzatitako azalerak GI-632 Errepidea egiteko proiektua gauzatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kreditua sortzea Gobernantza Departamentuan.
- Konpromiso kredituaren transferentzia egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea: GI-638 errepideko 0,700 eta 1,200 KPen artean Urazamendik ibilbidea (Mutriku) hobetzeko proiektu berrikusia (1-MT-12/2020-RP).
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntza emateko programak egiteko.
1768