Diputatuen kontseiluak 2019ko abenduaren 3ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2019ko abenduaren 3ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2019/12/03
DIPUTATU NAGUSIA
- Adierazpen instituzionala: 2019ko euskararen nazioarteko eguna.
- ASPEGI - Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien elkarteari "Gipuzkoako Urrezko Plaka" ematea.
- Dirulaguntza ematea zuzenean Mundubira 500 Elkano Fundazioari: National Geographic-en 2020. urteko euskarazko agenden argitalpena eta banaketa finantzatzeko.
- Dirulaguntza ematea zuzenean Euskal Herriko Unibertsitateari: Adimen Artifizialeko Graduak Datu-prozesamendurako zentroan beharrezkoak izango dituen inbertsioak finantzatzeko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Foru Dekretua, aldatzen duena maiatzaren 10eko 9/2016 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategien aldeko laguntzei buruzkoa: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak.
- Dirulaguntza hauen 2020ko deialdia onartzea: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko.
- Dirulaguntza hauen 2020ko deialdia onartzea: nekazari gazteek enpresak sortzeko.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko abeltzaintzako ustialekuetan sortutako mindak tratatzeko, arazteko eta banatzeko.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza ematea zuzenean Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, S.A. sozietateari: ekarpen berezi moduan.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- 2019. ekitaldirako absentismoari lotutako produktibitate osagarri bat onartzea.
- Kontratazio espediente hau onartzea: Suhiltzaile Zerbitzurako auto-eskailera automatiko birakari ibilgailu baten hornidura. Aldez aurreko tramitazioa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
- Arbitraje Batzordeari gatazka aurkeztea Estatuko Administrazioaren aurka.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: buru nahaste larria duten pertsonentzako Zarautz eta Donostian laguntzadun etxebizitza zerbitzua emateko. Aldez aurreko tramitazioa.
- Aldatzea hainbat entitate kolaboratzailerekin sinatutako kontratu-programak eta lankidetza hitzarmenak: babes gabezia egoeran dauden adingabeen, gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonen eta buru nahasmendu larria duten pertsonen arreta integrala eskaintzeko (III. eranskina: erregimen ekonomikoa).
- Prezio eguneratuak onartzea sinatutako kontratu hauetan: Gipuzkoako Lurralde Historikoko babesik gabeko adingabeei eta buru nahasmendu larria duten pertsonei arreta integrala eskaintzea xede dutenak.
- Onartzea sinatutako kontratu hauetan aplikatu beharreko prezioak: adineko mendeko pertsonei eta desgaitasuna duten pertsonei egoitza eta eguneko zentroen zerbitzuak emateko.
- Onartzea gehienezko erreferentzia tarifak honako lankidetza hitzarmen eta kontratu-programa hauetan: adineko mendeko pertsonei eta desgaitasuna duten pertsonei egoitza eta eguneko zentroen zerbitzuak emateko.
1894