Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Denis Itxasok kultura bonoak izan duen harrera nabarmendu du

Denis Itxasok kultura bonoak izan duen harrera nabarmendu du

Denis Itxaso Kultura diputatua Batzar Nagusietan izan da gaur, abenduaren 5ean abian jarri zen kultur bonuaren kanpainaren berri emateko.

Denis Itxaso, Kultura diputatua

Jakinarazi duenez, gaztelaniazko materiala eskuratzeko salgai jarritako 3.500 bonuak dagoeneko agortu dira denda askotan, eta beste askotan agortzeko zorian daude; euskarazko 3.500 bonuak ere erritmo onean ari dira saltzen

Itxasok azaldu du kultur bonua PSEren hauteskunde programako, gobernu akordioko eta Foru Aldundiaren kudeaketa planeko konpromisoetako bat zela.

Foru Aldundiaren diputatu nagusiordeak adierazi du kultur bonuari esker salmentak % 20-25 igoko direla, hala ondorioztatzen da Patxi Lopez lehendakari zela abian jarri zen Eusko Jaurlaritzaren kultur bonuaren esperientziatik. Administrazioak kultur bonuetan gastatzen duen euro bakoitzeko,herritarrek, 1,7 euro gastatzen dute batez beste.

Kultur sektorearen dinamizazioan eragin nabarmena du, baina gainera, horrela, kultura Foru Aldundiaren agendaren muinean kokatzen da, eta hori da garrantzitsuena. Gure ustez, kultura babestu beharreko balioa da; ez da denbora-pasa edo aurrekontuetako atal osagarri bat, gizartea eraldatzeko tresna baizik.

Kultura bonuaren bidez, egoera ekonomikoaren ondorioz kalterik handiena jasan duten kulturaren kateko eragileei, hau da, sortzaileei eta banaketa guneei, lagundu nahi izan zaie, gehienbat enpresa txiki eta ertainak eta mikro enpresak baitira, kultur kontsumoa sustatuz. Era berean, kultura produktu eta zerbitzu batzuk izan duten BEZaren igoera konpentsatu nahi izan da. "Kulturaren bidez ekonomia suspertu daitekeela erakusteko adibide bat da, hazkunde jasangarriagoa, bidezkoagoa eta aberatsagoa bitarteko dela" jakinarazi du.

Itxasok adierazi du Europar Batasunean, 28 herrialdeetatik herenak bakarrik erabiltzen duela tasa orokorra; gainerakoek tasa murriztua erabiltzen dute. Heren horretatik, bik bakarrik –Danimarkak eta Hungariak- dute Espainiakoa baino tasa altuagoa. Espainian % 13ko igoera izan da, hau da, tasa baxuena duten herrialdeen artean egotetik tasarik altuena duten herrien artean egotera pasa da. Itxasok jakinarazi duenez, horrek ondorio negatiboa izan du, bai kulturaren eskuragarritasunari eta bai aniztasunari dagokionez, larri erasan baitira.

Horrez gain, zenbait txosten arabera, BEZaren igoeraren eta krisi ekonomikoaren ondorioz, ikusleak % 55,6 jaitsi direla kultur ikuskizunetan azaldu du eta horrek bereziki eragin diela gazteei -17 eta 30 urte bitartekoak-, sortzaileei, eta tokian tokiko ekoizleei. Musikan, esate baterako, tokian tokiko taldeek eta goraka datozenek ia ez dute merkaturik.

  

1465