Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Digitalizazioa eta informatika inbertsioetan egingo du indarra Gobernantza departamentuaren aurrekontuak

Digitalizazioa eta informatika inbertsioetan egingo du indarra Gobernantza departamentuaren aurrekontuak

Eider Mendozak azaldu duenez, Gobernantzako alorraren zuzkidura 61,8 milioi eurokoa izan da, aurreko urtean baino 2,5 milioi euro gehiago (+ % 4,3).

Hazkundearen zatirik handiena digitalizaziora eta informatikako inbertsioetara bideratzen da. Esparru honetan, Mendozak gogoratu duenez, Aldundiak ahalegin oso garrantzitsua ari da egiten, “etxe osoaren mailan”. “COVID-19 gaitzaren krisiak sekulako bultzada eman dio digitalizazioari, eta administrazio publikoek bultzada hau aprobetxatu behar dugu”, esan du

Gobernantzako departamentuko gainerako programetan, lan lerro ezberdinek gorako edo beherako alde txikiak dituzte, esparru gehienetan Aldundiak azken urtetan egin duen lanari jarraipena emango baitio. Partaidetzaren zuzendaritzan, datorren urtera begirako aurrekontu irekien proiektua mantentzen da, eta baita ere udalerri eta elkarteei ematen zaizkien partaidetza sustatzeko laguntzak. Bere aldetik, Suaren aurkako babesaren eta Salbamenduaren arloan, Donostiako Udalaren hitzarmenarekin erlazionatutako gastu kredituak mantentzen dira, eta transmisio sare berriak behar duen inbertsioa gauzatzeko finantzaketa jasotzen da.

Funtzio Publikoaren arloari dagokionean, foru langileria berritzeko prozesuari jarraipena emango zaio, lan eskaintza publikoen eta lan poltsen bitartez. Bere aldetik, Zerbitzuen Berrikuntza eta Eraldaketaren esparruan, herritarrekiko komunikazio zuzena eta arreta hobetzeko lanarekin jarraituko da. Aldi berean, foru erakundeak bultzatzen duen gobernantza eredu ireki eta lankidetzazkoa sozializatzeko ahaleginari ere indarra emango zaio. “Pasa den legealditik, erakundea herritarrengana gerturatzeko lanean ari gara, politika publikoetan ahalik eta eragile sozial eta ekonomiko eta herritar gehien inplikatzeko; Etorkizuna Eraikiz da ahalegin honen adibiderik garbiena, eta hau hedatzen jarraitu nahi dugu”, aldeztu du foru diputatuak.

  

1879