Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Benidormeko indarkeria matxista irmoki gaitzetsi eta bere sumindura adierazi du Foru Aldundiak

Benidormeko indarkeria matxista irmoki gaitzetsi eta bere sumindura adierazi du Foru Aldundiak

Foru bozeramaileak, Eider Mendozak, elkartasuna eta babes osoa helarazi dio eraila izan den emakumearen senideei.

Puntu morea.

Benidormen gertatutako emakumearen hilketa irmoki gaitzetsi du gaur Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak. Mendozak  bere “sumindura sakona” adierazi du gertaera honen aurrean eta elkartasuna eta babes osoa helarazi die eraila izan den emakumearen senitartekoei eta hurbileko pertsonei.

          Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Soraluze, Elgoibar eta Benidormeko udalek  kaleratu duten gaitzespen adierazpenarekin. “Gipuzkoar herritarrok ez dugu emakumeen duintasunaren, integritate fisikoaren eta sexu askatasunaren aurkako inolako jarrerarik onartzen. Eskubide urra-ezinak dira; horien aurka egitea gizarte osoaren aurka egitea da”, salatu du Mendozak.

          Foru bozeramaileak “gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarrian” jarri du azpimarra. Izan ere, gogorarazi duenez, indarkeria matxistaren jatorrian gizonen eta emakumeen arteko berdintasun falta dagoelako. “Gure gizartean sustrai sakonak ditu matxismoak; jarrera eta portaera sexistetatik hasi eta indarkeria kasuetaraino, matxismoarekin amaitzeko konpromisoa guztiona izan behar du. Irmoki adierazten dugu halako jarrerek eta eraso matxistek ez dutela tokirik gure gizartean. Eraso sexistarik gabeko kale, auzo eta herriak nahi ditugu eta horretarako Foru Aldunditik emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eta indarkeria matxistaren aurkako politika publikoa garatzen jarraitzeko konpromiso indartsua adierazten dugu. Dei egin die, halaber, herritarrei emakumeen aurkako bortizkeriaren aurrean beren “gaitzespena eta konpromisoa” adierazteko.

  

3649