Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Foru Aldundiak eta Tecnunek elkarlanean sustatuko dituzte talentu zientifikoa eta ekintzailetasuna

Foru Aldundiak eta Tecnunek elkarlanean sustatuko dituzte talentu zientifikoa eta ekintzailetasuna

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, eta Raul Antonek, Tecnuneko zuzendariak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Etorkizuna Eraikiz programaren baitan

Gipuzkoako Foru Aldundiak Tecnun unibertsitateak lankidetza hitzarmena berritu dute gaur Etorkizuna Eraikiz programaren baitan, langileen partaidetza, ikerketa bokazioa, ekintzailetza eta espezializazio maila altuko profesionalen formakuntza sustatzera bideratutako elkarlana sendotu asmoz. Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, eta Tecnueko zuzendariak, Raul Antonek sinatu dute gaur goizean bi erakundeen arteko elkarlan esparrua ezartzen duen bide orria.

Hitzarmenaren arabera, Etorkizuna Eraikiz programaren testuinguruan, Gipuzkoak bere etorkizuneko desafioei aurre egiteko hausnarketa, eztabaida eta hedapen prozesuan parte hartuko du Nafarroako Unibertsitateari lotutako Ingeniarien Goi Mailako Eskolak. Hain zuzen ere, unibertsitatea jada lanean dihardu proiektu honen baitan lau ikerketa lerro garatzen talentua, formazioa eta ekintzailetasunaren alorretan. Ikasleen ikerketa bokazioa nola sustatu ikertzen ari dira, Gipuzkoako I+G sistema ondo prestatutako pertsonaz hornitzeko; espezialitate maila altua duten profesionalen hezkuntza zuzentzen dute; ekintzailetza nola bultzatu ikertzen ere ari dira eta, azkenik, CIAM+ proiektuaren bitartez erakundeetako hobekuntza prozesuetan langileen partaidetzak nola eragiten duen aztertzen ari dira.  

Proiektu eta esperientzia pilotuak eremu esanguratsuetan martxan jarriko dituen ekimena da Etorkizuna Eraikiz, lurraldearen eta lurraldeko pertsona eta erakundeen garapen sozial eta ekonomikoa bilatzen dituena. Etorkizuneko erronkei erantzuna eman asmoz, hausnarketa eta oinarri zientifikoko ezagutza prozesuetatik abiatzen den saiakera-hutsegite esperientzia praktikoak alegia. Diputatu nagusiak “oso garrantzitsutzat” jo du Tecnunekin eta, oro har, lurraldeko unibertsitateekin Aldundiak ezarritako elkarlana, “akademiaren ezagutza beharrezkoa dugulako etorkizuneko erronkei aurre egin asmoz martxan jarri ditugun esperientzia praktikoak jakintzaz hornitzeko”.

  

1711