Diputatuen kontseiluak 2018ko urriaren 15eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2018ko urriaren 15eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2018/10/15
DIPUTATU NAGUSIA
- Diru laguntza ematea zuzenean Langune Hizkuntzen Industriaren alorreko Euskal Herriko Enpresen Elkarteari: elkartearen funtzionamendu, ustiapen, eta jarduera gastuetan laguntzeko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Beizamako Hiri Antolaketako Plan Orokorra.
- Amezketako "Aralarko Papelera" 2. Hirigintza Esku Hartze Areari dagokion Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Ogasun eta Finantza Departamentuan.
- Zerga zehapenak barkatzeko hainbat eskaera ebaztea.
- Egindako jarduketei buruz berri ematea: konkurtso eta zerga-bilketa prozeduretan ondasun edo eskubideen adjudikazioak finantzatzeko kreditu gehigarriak onartu eta gastuak baimentzea.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: GI-627-34 errepideko lotune erdiaren eta Takoloko (Arrasate) biribilgunearen arteko bide adarraren sekzioa berritzeko proiektua (3-I-39/2016-V1).
- Proiektu honen proiektu aldatua onestea: San Lorentzo-Larre tuneleko Iruñeko noranzkoko hodian (A-15 autobidea) estaldura sendotzea eta instalazioak egokitzea (2004/54/CE Direktiba) proiektu aldatua (3-IN-21/2017-M).
- Lan kontratu honen aldaketa onestea: San Lorentzo-Larre tuneleko Iruñeko noranzkoko hodian (A-15 autobidea) estaldura sendotzea eta instalazioak egokitzea (2004/54/CE Direktiba) proiektua (3-IN-21/2017-M).
1824