Diputatuen kontseiluak 2019ko azaroaren 26ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2019ko azaroaren 26ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2019/11/26
DIPUTATU NAGUSIA
- ASPEGI - Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien elkarteari "Gipuzkoako Urrezko Plaka" emateko espedientea hastea.
- EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Adieraztea Gipuzkoako Foru Aldundiak "ABE CAPITAL PARTNERS SGEIC, SA" sozietateak kudeatutako "ABE PRIVATE EQUITY FUND, FCR" arrisku kapitaleko funtsean parte hartu nahi duela.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Oinarri arautzaile hauek onartzea: «Carmen Adarraga Saria».
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Zuzentzea Diputatuen Kontseiluaren 2019ko azaroaren 19ko erabaki hau: administrariak karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiko delineatzaileen 7 plaza betetzeko hautapen prozesuaren deialdia onartzen zuen Diputatuen Kontseiluaren 2019ko irailaren 3ko erabakiaren aurka jarritakoa.
- Berraztertzeko errekurtsoak ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiko zerga agenteen 11 plaza betetzeko hautapen prozesuaren deialdia onartzen zuen Diputatuen Kontseiluaren 2019ko irailaren 3ko erabakiaren aurka jarritakoak.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumeneko goi mailako teknikarien 3 plaza betetzeko hautapen prozesuaren deialdia onartzen zuen Diputatuen Kontseiluaren 2019ko irailaren 3ko erabakiaren aurka jarritakoa.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- "BIC Gipuzkoa Berrilan, SA" sozietateko kapitala gehitzea eta baimena ematea kapital gehikuntza horretan parte hartzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu honetako obrak egiteko kontratua suntsiarazteko espedientea hastea: Arroa Behean (Zestoa), N-634 eta GI-631 errepideen artean biribilgunea egiteko, EXCAVACIONES Y TRANSPORTES ORSA SL enpresarekin sinatutakoa.
1937