Diputatuen kontseiluak 2019ko irailaren 17ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2019ko irailaren 17ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2019/09/17
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 2020. urterako aurrekontuen proiektua prestatzeko jarraibide ekonomikoak onartzea.
- 2020-2023 urte anitzeko aurrekontu eszenatokia. Berri ematea.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Jarduketa Plan hau onartzea: A-15 autobideko tuneletan estaldura sendotzea eta tunelen instalazioak egokitzea (Zuzentarau 2004/54/CE).
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza ematea zuzenean Atzegi entitateari: Neurrian, Autokudeatzaileak eta Inguruan programak finantzatzeko.
- Kontratazio espediente hau onartzea: Buru nahaste larria duten pertsonentzako Irungo "Antzaran" errehabilitazio psikosozialeko zentroko zerbitzua (EPZ)
1839