Diputatuen kontseiluak 2020ko maiatzaren 12ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2020ko maiatzaren 12ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2020/05/12
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontsulta, kexa eta iradokizunen 2019ko Memoria aurkeztea.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 3/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 12koa, Udalak Finantzatzeko Foru Funtsagatik 2020an egin beharreko konturako ordainketak aldatzen dituena eta toki-erakundeentzako aurrekontu eta zerga arloko hainbat neurri ezartzen dituena.
- 4/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 12koa, COVID-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz aurrekontu arloko neurri jakin batzuk onartzen dituena.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Baliozkotzea Gizarte Politiketako Departamentuko foru diputatuak emandako apirilaren 22ko 337/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez onartzen baita telefono bidezko jarraipena, mendekotasuneko prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten pertsonen behar berriak antzemateko.
1817