Diputatuen kontseiluak 2020ko urriaren 27ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2020ko urriaren 27ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2020/10/27
DIPUTATU NAGUSIA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Bitarteko eta komunikazio euskarri desberdinetan informazio, publizitate, komunikazio eta gizarteratze elementuen planifikazioa eta erosketa zerbitzuak. Aurretiazko tramitazioa.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Hornidura kontratazio espediente hau onartzea: Elisa kitak erosteko behi aziendaren osasun planerako, abeltzaintzako gainerako aziendei eragiten dieten beste patologia batzuk kontrolatzeko saneamendu kanpainak eta kontrol ofizialeko analisietarako. Aurretiazko tramitazioa.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea: Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea bultzatzeko programakoak.
- Dirulaguntza ematea zuzenean ELKARGI Elkarrekiko Berme Sozietateari: finantza erakunde mailegu-emaileek Gipuzkoako enpresei (ETEak batez ere), maileguen amortizazio gabealdiak emateko.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei gordetako Lanpostu Zerrenda aldatzea.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: ELA sindikatu atalak jarritakoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei gordetako Lanpostu Zerrenda aldatzen zuen Diputatuen Kontseiluaren 2020ko ekainaren 30eko erabakiaren aurka.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kreditua sortzea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- UNED-Bergarako Fundazioaren estatutuen aldaketa onartzea, 2020ko otsailaren 26an Fundazioaren Patronatuko Batzordeak erabakitakoarekin bat etorriz.
1839