Diputatuen kontseiluak 2020ko uztailaren 21eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2020ko uztailaren 21eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2020/07/21
DIPUTATU NAGUSIA
- Dirulaguntza ematea zuzenean Udako Euskal Unibertsitateari: euskarazko online ikasketak eskaintzeko proiektu berritzaile baten diseinua finantzatzeko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programakoak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintza sektorean COVID-19ak sortutako krisiari aurre egiteko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Behin betiko onestea Zaldibiako "Aztiriaga-Bikarioetxe-Txamarretxe" 3. Areari buruzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketa.
- Behin betiko onestea "Ahlstrom Munksjö Paper-fabrika 16" eremuari buruzko Berastegiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketa.
- Onartzea Bergarako Udalak egindako doako erabileraren lagapen hau: Ernai kaleko 21. zenbakiko lokalarena eguneko zentro bat ezartzeko eta Bergarako Udalari Boni Laskurain pasealekuko, 9. zenbakiko eraikineko lokalaren erabilera doan lagatzea gizarte zerbitzuekin lotutako jarduerak egiteko.
- Onartzea etxebizitza gisa egokitutako 277,68 m2-ko azalera duen eremu baten erabilera pribatiboaren emakida: Urnietako Udalak emana, gizarte-baliabide bat ezartzeko.
- Onartzea banakako sei apartamentu, beheko solairuko lokal bat (trastelekua) eta sartzeko atariaren erabileraren doako lagapena, Urnietako Udalak egindakoa: gizarte-baliabide bat ezartzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 6/2020 Foru Dekretu-Araua, uztailaren 21ekoa, COVID-19aren osasun larrialdiaren ondorengo zerga neurri gehigarriei buruzkoa.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko errepideetako neguko bidezaintzarako urgarrien horniketa (1-SM-28/2020).
1903